lahaine.org
Euskal Herria :: 03/01/2024

‘Eibar-Israel’ peñaren presentziarengatik debekatu zuen Ertzaintzak Palestinako bandera Ipuruan

Zigor Olabarria Oleaga
Peña honek kluba zoriondu zuen urrian, Palestinako ikurra debekatzeko erabakiagatik.

Urriaren 15ean Palestinako ikurra zeraman zaletua estadiotik kanporatu eta isunarekin mehatxatu zuen Ertzaintzak, klubaren babesarekin. Erkoreka adierazi duenez “Kasu zehatz horretan egokitzat jo zen bandera kentzea, Eibarko Kirol Elkarteak bere zaleen erregistro-liburuaren barruan “Peña Eibar Israel” izeneko kirol-lagunartea baitauka; eta beraz, bandera hori erakusteak eragin zezakeen futbol-partidan zehar segurtasun arazoak gertatzea”.

Urrian bertsioa beste bat izan zen

Erantzunaren egokitasun edo egokitasun ezaz haratago, urrian emandako azalpenak beste batzuk izan ziren. Klubak ziurtatu zuen Ligak barne-zirkular bat bidali ziela klubei ikurrak debekatu zitzaten. Segurtasun Sailetik azaldu zuten Eibarko segurtasun zerbitzuek eskatu zutela Ertzaintza bertaratzea, eta Kirolaren Legea aintzat hartuta zigor-akta bat ireki ziola kanporatu zuen zaleari.

Sionisten esker ona

Jon Torner kazetariak jaso zuen gisan, 2015ean sortutako Eibar-Israel peñak esker ona adierazi zion Eibar futbol klubari partida hartan hartutako jarreragatik: ““Zutaz harro gaude, Eibar. Errenkadan lortutako hogei garaipenek baino balio handiagoa du honek”, idatzi zuen peñak sare sozialetan.

Albiste osoa: ‘Eibar-Israel’ peña dagoelako debekatu zuen Ertzaintzak Palestinako bandera Ipuruan, Erkorekak azaldu duenez (argia.eus)

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal