Emakume bat erasotu du bikotekideak Donostian
Osasun-zentro batean artatu behar izan dute emakumea erasoaren ondorioz.
Igandean, azaroak 23, emakume bat erasotu zuen haren bikotekideak. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak atzo jakinarazi zuenez, goizaldeko lau eta erdiak jotzeko minutu batzuk falta zirenean, herritar batek 112 zenbakira deitu zuen, Gipuzkoako hiriburuko Julio Urkixo pasealekuan gizon bat emakume bat jotzen ari zela jakinarazteko. Bertaratu zirenean, emakume bat hormaren kontra zuen eta ileetatik helduta makurtzera behartzen ari zen gizon bat ikusi zuten. Hori ikusita, agenteek geldiarazi eta 32 urteko erasotzailea atxilotu zuten. Osasun-zentro batean artatu behar izan zuten erasotutako emakumea, eta atxilotua epailearen esku utzi dute.







