lahaine.org
Euskal Herria :: 18/11/2025

Emakume bati eraso egin dio bikotekide ohiak, Angelun

La Haine - Euskal Herria
39 urteko gizonak autoz harrapatu zituen bikotekide ohia eta haren anaia zebra-bide bat zeharkatzen ari zirela. Jakinarazi dutenez, genero-indarkeriako aurrekariak ditu erasotzileak.

Aurreko igandean, azaroak 16, emakume bati eraso egin zion bikotekide ohiak Angelun(Lapurdi). Gertakariak 17:00ak aldera izan ziren, Butte-aux-Cailles kalean, non 39 urteko gizonak nahita harrapatu zituen emakumea eta haren anaia zebra-bide bat zeharkatzen ari zirela. 44 urteko emakumea, erasotzailearen bikotekide ohia, egoera kritikoan eraman zuten Baionako ospitalera. Anaia ere, 44 urtekoa, osasun-zentrora eraman zuten. Gizona atxilotu dute, bikotekide ohia hiltzen saiatzea egotzita.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal