Erailketa matxista posible baten berri eman dute Barakaldon
Bere etxean hilda agertu zen emakumea, eta “giza hilketarekin bateragarriak diren indarkeria-zantzuak" zituen gorpuak. Gizon bat atxilotu dute kasuarekin zerikusia duelakoan.
Ertzaintza Barakaldoko (Bizkaia) bere etxean hilda agertu den emakume baten heriotza ikertzen ari da. Igandeko 11:30 aldera, emakumearen senideek Ertzaintzari deitu zioten esanez konorterik gabe aurkitu zutela bere etxean, eta, antza, hilik zegoela. Bertaratutako larrialdi zerbitzuek heriotza baieztatu besterik ezin izan zuten egin.
Zenbait hedabide adierazi dutenez, "giza hilketarekin bateragarriak diren indarkeria-zantzuak" zituen gorpuak, eta Ertzaintzak gizon bat atxilotu du kasuarekin zerikusia duelakoan. Hala ere, ikerketak aurrera jarraitzen du, eta autopsiak zehaztuko ditu heriotzaren arrazoiak.
Hilketa matxista izan dela baieztatzen bada, 8 izango lirateke aurten eraildako emakumeak.







