lahaine.org
Euskal Herria :: 13/03/2024

Eraso homofobo bat salatu dute Zarautzen

Zarauzko Hitza
Biktimak azaldu duenez taberna bateko eskaileretan behera bota zuela erasotzaileak.

Larunbatetik iganderako gauean herrian eraso homofoboa pairatu zuela salatu du gizon batek. Biktimak anonimotasunetik azaldu dio Zarauzko Hitza hedabideari zonako taberna batean eraso zuela beste gizon batek. Zehaztu duenez, lepotik heldu eta eskaileretatik behera bultza zuen, eta, ondoren, alde egin zuen. Ertzaintzak salaketa baieztatu du eta jakinarazi du ikerketa zabaldu duela. Zehaztu duenez, goizaleko 04:30 eta 05:00 artean gertatu zen erasoa.

Biktimak azaldu du, halaber, aurrez ere jazarri zuela erasotzaileak "homosexuala izateagatik" eta uste du berea ez dela kasu isolatua izan. Harekin hitz egin edo aurretiko inolako traturik izan gabe, elkar ikusi duten bakoitzean jarrera txarra izan duela dio biktimak. Zentzu horretan, adierazi du bilatu egin duela, bultza egin diola, eta jarrera mehatxatzailearekin gerturatu zaiola behin baino gehiagotan. Azken asteburuan, ordea, mehatxu eta beldurrarazte horiek agresio izatera iritsi direla salatu du.

Horrez gain, "inork ondorio arrarorik atera ez dezan", biktimak "garbi utzi" nahi izan du erasotzailea zarauztarra dela eta ez kanpotarra.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal