lahaine.org
Euskal Herria :: 21/12/2023

Eroskiko biltegiko greba bertan behera gelditu da Cecosa enpresarekin akordioa lortuta

Hamaika/La Haine
Ia langile gehienek gutxieneko soldata irabazten zuten orain arte, eta %23ko soldata igoera izango dute 2025erako.

Sindikatuek iragarri dute Eroskiren Elorrioko (Bizkaia) biltegiko hitzarmena sinatzeko ados jarri dela Cecosa enpresarekin. Ia langile gehienek gutxieneko soldata irabazten zuten orain arte, eta %23ko soldata igoera izango dute 2025erako. Bihar greba hastekoak ziren langileak, abenduaren 25era arte, baina, akordioa lortuta, bertan behera utziko dute. Hau ez da urteko greba bakarra izan, izan ere, pasaden asteetan ere egin zuten greba eta mobilizazioak Bost eguneko greba egingo dute Eroskiko biltegiaren langileak (lahaine.org). 130 bat langilek egiten dute lan biltegi horretan.

Soldata igoera horiekin, 2025ean 22.600 euro inguruko soldata izango dute urtean lanaldi osoko langileek. Bestalde, antzinatasunagatik soldata gehigarriak jasotzea ere adostu dute. Enpresan daramaten denboraren arabera. 

Sindikatuen arabera, biltegiko langileek pisu handiak mugitu behar izaten dituzte, eta adostu dute lana errazteko baliabide mekanikoak erabiltzen hastea. Prebentzio neurriak ezartzeko neurri juridikoak hartuko dituztela

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal