lahaine.org
Euskal Herria :: 27/01/2024

Ertzain bat zigortu dute, indarkeria matxistaren biktima bati sexu erasoa egiteagatik

Maite Asensio Lozano
Gizonezko poliziak ukituak egin zizkion emakumeari, haren etxean. Isun bat jarri diote erasotzaileari.

Indarkeria matxistaren biktima bati hainbatetan ukituak egiteagatik, gizonezko ertzain bat zigortu dute Gipuzkoan. Akordio baten bidez zigortu dute, poliziak onartu egin baitu sexu erasoa, eta isun bat jarri diote: 2.190 euro ordaindu beharko dizkio emakumeari.

2021eko apirilean gertatu zen erasoa. Andrea ertzain etxe batera joan zen, babes agindu baten urraketaren berri emateko, eta zigortutako ertzainak hartu zion deklarazioa. Biharamunean, polizia emakumearen etxean agertu zen, dokumentu batzuk emateko aitzakiarekin, «bere karguaren funtzioak aprobetxatuz», fiskalak akusazio idatzian jaso zuenez. Etxe barruan zegoela, emakumea besarkatu zuen, eta hainbat ukitu egin zizkion; biktimak «etengabe» eskatu zion alde egiteko, baina ertzaina tematu egin zen jazarpenean. Azkenean, emakumearen «ukatze jarraituaren ondorioz», poliziak alde egin zuen.

Fiskalaren txostenak nabarmendu duenez, eraso horren ondorioz, emakumeak pairatzen zuen antsietateak okerrera egin zuen. Halere, kasua ez da epaiketara iritsi, akordio batera iritsi direlako bi aldeak. Gizonak aitortu egin zuen erasoa, eta prest agertu biktimari kalte ordaina emateko; beraz, egindako kaltearen erreparazioaren aringarria aplikatu dio fiskalak, eta isun ekonomikoa baino ez dio jarri.

Ertzain bat zigortu dute, indarkeria matxistaren biktima bati sexu erasoa egiteagatik (berria.eus)

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal