lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fQ5a

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

04/02/2020 :: Euskal Herria

Ertzain baten erantzun euskarafoboa Galdakaon: "Ez dut euskaraz hitz egin nahi"

x Lander Arbelaitz / Argia

Greba orokorrean gertatua sare sozialetan salatu zuen Beñat Armentiak berak: “Hona hemen Ertzaintza, guztiz oldartuta, nire eskubide linguistikoak urratzen”. Ertzain batek bere hizkuntz eskubideak urratu zizkioten eta kazetari gisa irudiak zabalduz gero 2.000 euroko isuna jarriko ziotela mehatxu egin zion. ARGIA berarekin mintzatu da.

Beñat Armentia (1998, Galdakao) urtarrilaren 30ean herrian aritu zen egun osoan greba orokorraren berri ematen, Galdakaoko eta Usansoloko Binke! aldizkarirako.

Bazkalostean pikete informatiboaren berri eman zuen Armentiak. Grebalari multzoak Ertzaintzaren hiru auto jarraika izan zituen eta halako batean, autotik ertzain bat atera eta denek entzuteko moduan ondorengoa esan zien gaztelaniaz beste agenteei: “Gera dadila garbi, harrapatzen duzuen lehena identifika ezazue”.

“Ni urrutitik ari nintzen sekuentzia grabatzen, eta halere, ertzain hori korrika etorri zen niregana, 'identifíquese' oihuka. Nire inguruan jendea bildu zen. Grebalariak bero xamar egon arren, ni lasai nengoen, ez nintzen ezer txarra egiten ari, informatzen ari nintzen. Ertzaina bero-bero zegoen. Esan nion identifikatzeko prest nengoela, baina hori bai, euskaraz eskatzeko. Akabo. Erabat oldartu zen. Gaztelaniaz esan zidan zazpi aldiz eskatuko zidala identifikazioa, eta zazpigarrenerako ez banintzen identifikatzen, berarekin eramango ninduela”.

Ertzaina “uno, idenfíquese; dos, identifiquese...” entzuten hasi zenean, Armentiak behin eta berriro esan zion identifikatzeko prest zegoela, baina euskaraz eskatzeko. “Yo hablo en el dialecto que quiero”, gisako esaldiak esan zizkiola salatu dio ARGIAri.

Bitarte horretan, jende multzoaren atzealdetik beste pertsona batek bideoz grabatu zuen . Dialektoaren aipamen gutxiesgarria grabatu ez bazuen ere, bideoan argi entzuten da ertzainak mehatxu egiten duela irudiak grabatzen dituena delitua egiten ari dela, baita “no quiero hablar en euskera” gisako esaldi euskarafobo esaten dituela. Inguruan zeudenek plaka zenbakia eskatu zioten, baina ez zien eman.

Ea inguruan euskaraz zekien beste ertzainik ba ote zegoen galdetuta, Armentiak dio hiruzpalau bazeudela, baina denak isilik.

Hizkuntz eskubideak ez ezik, informatzeko askatasuna ere urratu zizkion: “Argazki hori sare sozialetan ikusten badut, 2.000 euroko isuna eroriko zaizu”, mehatxu egin zion identifikatu gabeko ertzainak.

https://www.argia.eus/albistea/identifikazioa-euskaraz-eskatzeko-eskaerari-erantzun-harroa-ez-dut-euskaraz-hitz-egin-nahi

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fQ5a

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal