lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fX0W

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

23/02/2021 :: Euskal Herria

[Eusk/Cast] Jarkik errepresioaren aurkako dinamika lokala abiarazi du Donostian

x JARKI
“Errepresioak Euskal Herrian duen izaera aztertu eta salatzeko” dinamika lokala abiariazi du.

Jarki antolakunde iraultzaileak errepresioaren aurkako dinamika lokala abiarazi du Donostian “Errepresioaren aurrean Euskal Herri Langilea antolatu” izenburu pean. Antolakundeak hirian barrena zabaldu duen agiriaren bitartez estatuek, krisi sanitarioak sortu duen testuingurua baliatuz, burutzen ari diren eskubide zibilen murrizketak salatu ditu “krisiak Euskal Herri Langilearen bizi baldintzak okertzen dituen bitartean”. Izan ere, Jarkiren arabera burgesiak ez-ohiko egoera instrumentalizatzen ari da antolakuntza politikoa eta protesterako aukera deuseztatzeko helburuarekin. Gauzak horrela, agiriaren arabera, “neurri horiekin langileon bizitza lanera mugatu nahi dute”. Horrela, Euskal Herri Langilearen bizitzaren gainerako esparruak errotik moztu, eta hori gutxi balitz, Euskal Herria nazio gisa ukatzen duten mugetan sakondu da.

Era berean, antolakunde iraultzailearen esanetan, indar errepresiboen partetik oldarraldia ematen ari da azken asteetan Donostian zein Euskal Herriko txoko ezberdinetan, Ertzaintzaren jarrera eta ekintzak horren adierazle direlarik. Indar polizialen jarrera aurretik aipatutako markoan kokatu dute. Ildo beretik, hedabide eta politikoen manipulazioa salatu du Jarkik, Donostian aktore guzti hauek izua zabaltzeko jokatzen ari diren papera mahaigaineratuz.

Honen guztiaren aurrean, “desmobilizazioa eta alienazioari” aurre egiteko antolatzeko eta “alternatiba iraultzailea gorpuzteko” deia egin du Jarki antolakunde iraultzaileak “jasaten dugun sistema kapitalista errotik suntsitu ahal izateko”.


____________________
[Castellano]


La organización revolucionaria Jarki ha puesto en marcha una dinámica local en Donostia “Para analizar y denunciar el carácter de la represión en Euskal Herria” y “para subrayar la necesidad de organizar al Pueblo Trabajador Vasco entorno a una alternativa revolucionaria”.

La organización revolucionaria Jarki ha puesto en marcha una dinámica local en Donostia bajo el titulo “Ante la represión organizar al Pueblo Trabajador Vasco”. Mediante un comunicado que ha difundido por las calles de la ciudad, ha denunciado el recorte de derechos civiles que están realizando los estados valiéndose del contexto que ha creado la crisis sanitaria “mientras la crisis empeora las condiciones de vida del Pueblo Trabajador Vasco”. Puesto que, según Jarki, la burguesía esta instrumentalizando esta situación excepcional con el objetivo de eliminar cualquier posibilidad para la organización política y la protesta. Según el comunicado “con esas mediados quieren reducir la vida de los trabajadores al trabajo”. Así las cosas, están cuartando el resto de aspectos de la vida del Pueblo Trabajador Vasco, y por si fuera poco, se esta profundizando en las fronteras impuestas para negar a Euskal Herria como nación.

De la misma manera, en palabras de la organización revolucionaria, la actuación de la Ertzaintza no es mas que una muestra del embate de las fuerzas represivas que se esta dando en Donostia como en distintos puntos de Euskal Herria. Es así que, la organización ha enmarcado la actuación policial en el marco mencionado previamente. En la misma linea, Jarki ha denunciado en Donostia la manipulación ejercida por parte de la clase política y los medios de comunicación, poniendo énfasis en el papel que están jugando los distintos actores en generar un clima de terror.

Ante todo esto, la organización revolucionaria Jarki hace un llamamiento para organizarse y “conformar la alternativa revolucionaria” como única medio de hacer frente a “la desmovilización y la alienación” y “destruir de raíz el sistema capitalista que padecemos”.

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fX0W

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal