lahaine.org
Euskal Herria, Nafarroa :: 04/12/2019

Euskara Nafarroan kolokan dago?

Germán Gorraiz López

Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzak 1949an sortu zuen “euskararen balio unibertsala aldarrikatzeko eguna” eta XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz, EIk euskal hizkuntzari bere lan-arlo guztietan gogo biziz eutsi dio. ENE, Abenduaren 3an ospatzen ohi da, Xabierko Frantziskoaren heriotzaren eguna oroimenean, zeren kondaira dioenenez, bere azken hitzak ama-hizkuntzaren baliatuz xuxurlatu omen baitzuen eta aurten, “Bide berriak, modu berriak” lelopean ospatuko da.

Euskarararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, aldarrikatzeko eta euskararekiko konpromisoa adierazteko eguna bada ere, euskararen erabileraren normalizaziotik urrun dago oraindik. Horrela, nahiz eta orain dela 30 urte baino 300.000 elebidun gehiago egon EAEn , biztanle euskaldunenon artean, % 20k euskararen erabilerari lehentasuna ematen dio eta beste % 8,9k bi hizkuntz tartekatzen ditu, euskararen erabileraren areagotzea xedea geratuz.

Tamalez, “Lingua Vasconum Primittiae”aren sorterrian, Nafar Erreinu Zaharrean hain zuzen ere, euskararen etorkina kolokan dago, zeren Nafarroa Oinezaren oihartzun mediatikoaz gain, errealitate gordinak frogatzen du Nafarroan euskararen hedapena geldialdirantz doala, azken 15 urteotan gorakada bat gertatu bada ere. Nafarroako euskararen egoera zalantzagarria ikusirik, gogoeta sakonaren eta kritika eraikitzailearen beharra badugula ondorioztatzen da, zeren euskararen ahuleziak euskaraz bizitzeko konpromisoa hartzeko eskatzen digu, hots, euskaldunok, erabiltzen dugun euskara gaurkotu , hobetu eta bere erabilera areagotu eta erdaldunok, euskara ikasteari gogotsu ekin, zeren euskararen erabileran baitago etorkizunaren giltzarria Beraz, Nafarroako euskararen geldialdia saihesteak ahalegin eskerga eskatuko digu euskaldunoi eta “fosilizazio” hori ekiditeko euskararen aldeko aurrekontuak areagotzea premiazkoa da baita euskara eguneroko bizitzaren arlo guztietan ikusgai izatea, Nafarroan bizi garenontzat euskara ondasun kulturala eta batzeko tresna bilaka dadin. Ildo horretan, aurtengo “Euskaraldia” kanpaina bultzatzaile eraginkorra izan da, aurreiritziak, beldurrak eta lotsak behin bazterturik, “euskararen unibertsoan” murgiltzeko parada izanez eta emandako emaitzak behin ikusita, geratzera etorri egin da.

Germán Gorraiz

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal