Mobilizatzera deitu dute lruñean, atxilotuak aske uztea exijitzeko

Atzo arratsaldean, indar errepresiboen eta protestari antifaxisten artean istiluak izan ziren Iruñeko Iturrama auzoan Vito Quiles eskuin muturreko ekintzaileak ekitaldi batean parte hartzera deitua zuen; Komunikazio Fakultatean egiteko asmo zuen, eta, azkenean bertan behera utzi bazuen ere, ehunka antifaxista bertaratu ziren protesta egitera. Opus Deiko Unibertsitatea Espainiako polizi ugarik hartua zuten eskuin muturreko ustezko kazetariaren hogei jarraitzaile eskas babesteko, baina gazte antifaxista askoren presentzia dela eta, gainezka egin zuten. Ondoren, istiluak Iturrama auzoan hedatu ziren eta bi pertsona atxilotu ditu poliziak.
Atxilotuen askatasuna exijitzeko, elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako, 19:00etan Nabarrerian.







 ePub
  ePub pdf
  pdf

