lahaine.org
Euskal Herria :: 18/01/2016

Ezpala Gaztetxearen desalojoaren aurrean, Tolosaldeko AAM

Tolosaldeko Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua

Ezpala Gaztetxearen desalojoaren aurrean, Tolosaldeko AAM

Tolosaldeko Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren irakurketa, atzoko gertaeren harira:
Tolosako Ezpala Gaztetxearen desalojoari, beste eraikin baten okupazioarekin erantzun nahi izan dio Tolosako Gazte Asanbladak. Zipaioak txantxetarako gogorik ez eta bortizki desegin du lurrean, harresi modura eserita zeuden Gazteak. Hatzak sudurretan sartuz. Porrekin, gazteen gorputzak kolpatuz. Jendea arrastaka... Gazteria zapalduz! Identifikatuak izan dira den denak,horrek ekarri dezakeenakin. Hau da, isunak, epaiketak...


Guzti honen aurrean, Tolosaldeko Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak, alde batetik Gazteriak erakutsitako duintasuna eta Borrokarako grina txalotzen eta babesten du. Autogestioan sinistuz, euren ametsa tinko defendatu dute zapaltzaileen aurrean. Aupa zuek! 

Beste aldetik, zipaioen jarrera bortitza salatu nahi dugu, baita EAJren agindupean dagoen Tolosako Udalaren ixiltasun konplizea. Gazteri errebelde baten aurrean,hauen odola isuritzea aukeratu duzue. Ez dugu ahaztuko ezta barkatuko ere!
Gora Euskal Gazteri Errebeldea!

Tolosan, 2016ko urtarrilaren 17a.

Tolosaldeko Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal