lahaine.org
Euskal Herria :: 15/06/2011

Florentzian izandako atxiloketen aurrean,Askapena eta Ikasle Abertzaleak plazaratutako komunikatua

Askapena eta Ikasle Abertzaleak

ERREPRESIOAK EZ DU BORROKA GELDIARAZIKO

Ekainak 13ko goizan Italiako poliziak Milan eta bereziki Florentzian 16 lagunen kontrako sarekada burutu du. Horietatik bat gartzelaratu, 7 etxeko-atxiloaldian sartu eta beste bederatziei astero sinatzeko agindua ezarri zaie. Sarekada honen ostean, 100 pertsona baino gehiago atzeman dituzte maiatza eta ekaina bitartean, eta hauetatik 35en kontrako neurriak hartu dira. Guztiak ikasle mugimenduko eta kolektibo antagonistetako kideak dira.

Euskal Herritik, Askapenak eta Ikasle Abertzaleakek sarekada hauetan atxilotutako burkideei geure elkartasuna adierazi nahi diegu. Kide hauek urteak daramatzate euren ikastoki, lantoki, auzo, gaztetxe eta herrietan sistema zanpatzaile honen kontra borrokan.

Honekin lotuta, Italia osoan azken hilabeteotan zabaldutako sarekadak eta errepresioa salatu nahi ditugu. Italiar estatua legedi errepresiboa ari da aplikatzen neurriz kanpoko neurriak hartu eta sarekada masiboen bitartez herri mugime-ndua jipoituz, sistema kapitalistari herri alternatibak proposatzen dituzten kolektibo eta burkideak atxilotuz eta zigortuz.

Horrela, italiar “demokrazia”, mendebaldeko beste demokraziekin batera, eskubide zibil eta demokratikoen izenean beste lurraldeak bonbardatzen dituen eraberean, eskubide horiek ukatu egiten ditu bere lurraldean; bere gizartearen talde bizi eta emankorrenak erreprimituz eta etorkizun desberdin bat eraikitzen ari direnak ziegetan sartuz.

Euskal Herriko herri mugimendutik, sarekadan atxilotutako burkideei besarkada iraultzaile bat helarazi nahi diegu, baita euren lagun eta senitartekoei. Anai arrebak ditugu guztiak eta orain arte egin izan dugun moduan, aurrerantzear ere elkarrekin borrokatzen jarraituko dugu, Euskal Herri, Italia eta mundu desberdin bat eraikitzeko

Askapena eta Ikasle Abertzaleak
2011ko ekainak 14a.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal