lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fZ3c

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

02/10/2021 :: Galiza

Galegoaren aldeko manifestarien kontra egin du Guardia Zibilak Pontevedrako O Grove herrian

x URKO APAOLAZA AVILA
Galiziera hizkuntzaren aldeko ekintzaileek badute beste historia bat kontatzeko, zoritzarrez, euren liburu beltzean

Galegoaren aldeko manifestarien kontra egin du Guardia Zibilak Pontevedrako O Grove herrian

Agenteek Galiziako Hizkuntza Normalizaziorako Mahaiko kideak bultzaka hartu dituzte A Toxan toponimia ofizialaren aldeko elkarretaratze bat egiten ari zirela, Felipe V.a espainiar erregearen bisita bat probestuz.

Guardia Zibilak hizkuntza normalizaziorako ekintzaileak errepidetik kanporatzen A Toxako zubian, O Groven. (irudia: A Mesa Normalización Lingüística)

Galiziera hizkuntzaren aldeko ekintzaileek badute beste historia bat kontatzeko, zoritzarrez, euren liburu beltzean. O Groven gertatu da asteazken honetan. Pontevedrako herri horretako A Toxa irla ezagunean –bainuetxeak, eliteentzako aisialdi guneak eta bilkurak egiteko azpiegiturak dauden tokian– Foro La Toja egiten ari ziren goi mailako agintari politiko eta ekonomikoak, tartean Felipe Borboi espainiar erregea, “balore atlantikoen” inguruan hitz egiteko.

Galiziako Hizkuntza Normalizaziorako Mahaiak deituta elkarretaratzea egin dute irla eta herria elkartzen dituen zubi luzean, toponimia ofiziala errespetatu dadila eskatu eta A Toxa izenaren alde. Elkarretaratzean A Toxa polo seu nome edo Eu quero galego leloak zeramatzaten pankartak zabaldu dituzte.

Guardia Zibilak indarka hartu ditu hizkuntza gutxituaren aldeko ekintzaileak, zubia gurutzatzea eragotziz. Manifestariak espaloira bultzaka bidali dituenean hainbat lagun lurrera bota ditu, tartean Marcos Maceira Mahaiko presidentea.

Mahai horretako bozeramaileek, erasoa salatzeaz gain, hizkuntza normalizazioaren alde hitz egin dute: “Lotsagarria da bi toponimoen ofizialtasuna aitortzen duen legedia onartu eta 35 urtera oraindik mobilizatu behar izatea”, adierazi dute, Nós Diariok jaso duenez. Hala, Espainiako Gobernuari exijitu diote betearazi dezala legea hizkuntzaren eremuan “eta eskatu diezaiola Foro horri toponimo legitimo eta legala erabiltzea, A Toxa izena duelako”, azaldu du Marcos Maceirak berak.

https://www.argia.eus/albistea/galegoaren-aldeko-manifestarien-kontra-egin-du-guardia-zibilak-pontevedrako-o-grove-herrian?fbclid=IwAR322IU_BrGUg3RM75KsfQppcrwIsO6ZQH6IJWCYQJm5DIFcGaxb2s_Bmvk

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fZ3c

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal