lahaine.org
Euskal Herria :: 30/11/2012

Gasteizko gazte mugimendua

Gazte Iraultza
Martxoko Iraultzatik Gazte Blokera… milaka esperientzia bizi genituen eta iraultzaren zapore goxoa probatzeko aukera izan genuen...

Martxoko Iraultzatik Gazte Blokera… milaka esperientzia bizi genituen eta iraultzaren zapore goxoa probatzeko aukera izan genuen, elkar ezagutu ginen eta dena emateko prest gaudela erakutsi genuen.

Gero ordea udak eragin zuen eten bat gure agendan eta orain arte egindakoaz hausnartzeko denbora izan genuen. Kurtsoa indartsu hasi zen eta 3 greba ezberdinekin aurkitu izan ginen. Greba horietan argi geratu zen, Martxoko iraultzaren izaera eta nortasuna ezinbestekoa dela iraultzari heltzeko, irakaspen handi bat ikasi genuelarik. Laboak abestu zuen bezala “denak hala inor ez , dena ala ezer ez, bakarka ezin da fusilak ala kateak…”

Gure helburua beraz, denon artean sortu dugun mugimenduaren norabidea eta antolatzeko eredua zehaztea da. Orain, bizi ditugun garai latz hauetan inoiz baino garrantzitsuagoa eta premiazkoagoa baita antolakuntza eta borroka. Horregatik egoera nazkante honi erantzuteko eta 2013a urte ahaztezina izateko GAZTE MUGIMENDUA artikulatzeko berebiziko garrantzia daukan ASANBLADA OROKOR hau deitzea premiazkoa zela uste izan dugu gazte mugimenduko zenbait kideok.

Horregatik ABENDUAREN 5ean 18:00etan GASTEIZKO GAZTETXEAN ASANBLADA OROKORRA ospatuko da, egungo egoera sozialari gogor erantzuteko asmoarekin.

BORROKA BIDE BAKARRA DELAKO!
GAZTE ALTZA HASI DA IRAULTZA!!!!

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal