lahaine.org
Euskal Herria :: 29/04/2024

Hil egin da Artzentalesen zauritutako langilea

La Haine - Euskal Herria
Joan zen asteazkenean basoan lanean ari zela zuhaitz batek kolpatu zuen 22 urteko langilea.

Apirilaren 25ean Artzentaleseko El Peso mendian baso lanetan ari zela zuhaitz batek kolpatu zuen 22 urteko gaztea hil egin da. Honek asteazkenetik ospitaleratua zegoen, egoera larrian. Sindikatuek gogora ekarri dutenez, gaztea Forestal Bejarano e Hijo SL enpresako behargina zen eta bi hilabete baino ez zeramatzan basogintzan. Orain arte bildutako datuen arabera, moztutako pinuetako bat trabatuta geratu zen, eta askatzeko makinak erabiltzean, langileak kolpea jaso zuen.

Gertakari hauek kontuan izanda 5 langile hil dira Bizkaian eta 23 Euskal Herrian 2024 urtean zehar.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal