lahaine.org
Euskal Herria :: 20/11/2023

Gazako 200 umetik bat hil du Israelek azken sei asteetan

Argia
Haurren Nazioarteko Egunean Al Jazeera hedabide arabiarrak Israelek eraildako palestinar haurren izenak publikatu ditu.

Haurren Nazioarteko Eguna da azaroaren 20an, eta Al Jazeera hedabide arabiarrak tarte berezia eskaini die palestinar haurrei. Israelek duela sei aste abiatu zuen eraso basatiaz geroztik, 5.500 haur hil ditu gutxienez Gazan, eta 1.800 ingururen berririk ez da. Haur zaurituak, gutxienez, 9.000 dira.

Gazak 2,3 milioi biztanle ditu, eta erdiak haurrak dira. Beraz, kalkuluak eginda, 200 umetik bat hil ditu Israelek azken sei asteetan. Hau da, hamar minutuero haur bat.

Eraildako haurren izenak ezagutzeko, Al Jazeerak erreportaje berezia osatu du webgunean.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal