lahaine.org

compartir

                        

Dirección corta: https://lahaine.org/fG0E

Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf
  tamaño texto
Enviar por e-mail  enviar        Versión para imprimir  imprimir

traductor

12/05/2017 :: Euskal Herria

Gazteok argi dugu, erraustegia geldituko dugu!

x Ernai Donostia
Erraustegia geldituko dugu eta honekin zuen inperioa hankaz gora jartzeko lehen pieza botako dugu

 

Urteetan zehar Euskal Herriak erraustegiaren aurkakotasuna tinko erakutsi izan du. Azken hilabete luzeetan kaleak hartu ditugu; Gipuzkoan aurrekaririk gabeko mobilizazio zikloa irekiaz. Ustelkeriaren aurrean, bizitzaren aldeko hautua egin dugu Gipuzkoako herritarrok; behin eta berriro. Horren aurrean, PNVk ez du bere asmoak aldatzeko keinu txikienik ere egin.

PNVk esan izan digu erraustegia dela geratzen zaigun aukera bakarra. Zorionez, hainbat udalerritan kontrakoa frogatu da: herritarrok konpromisoa eta borondatea izanda, alternatibak errealak eta posibleak dira. Orduan, zergatik tematzen da hainbeste PNV erraustegiaren inposizioan?

Haien engranajearen beste pieza bat da erraustegia. Izan ere, bulego ilunetan itxitako (eta jatetxe garestietan ospatutako) tratu milionarioak dira haien boterearen berme, eta xede. Argi dago erraustegiak ez diola herriaren interesei erantzungo, gutxi batzuen poltsikoen mesedeei baizik; horregatik, ezikusiarena egin dute herritarrok kalera atera garen bakoitzean. Horren erakusle da astelehenean Gipuzkoa osoan herriz herri egin ziren mobilizazioei muzin eginda, asteazkenerako obren hasiera iragarri dutela Zubietan. PNV herriaren gainetik igaro da; beste behin ere.

Manipulazioan eta biktimismoan ezkutatu da PNV. Berriz ere. Erasotzailea zein den esatera ausartu dira. Ahaztu egin zaie ordea, erasoa haiena dela. Erasoa herritarren mobilizazioei jaramonik ez egitea da; erasoa ustelkeriaz goraino dauden enpresekin (eta alderdiekin!) paktuak egitea da; erasoa urteetan zorpetuko gaituzten kontratuetan sartzea da; erasoa amalurra txikituko duten proiektuak eraikitzea da; erasoa gure osasuna hipotekatzea da. Hori guztia gutxi batzuen poltsikoen mesedetan. Nor da erasotzailea? Nor da herriaren gainetik pasatzen ari dena?

Gazteok argi dugu, herriaren aurkako iruzurrik ez dugu onartuko. Erraustegia geldituko dugu eta honekin zuen inperioa hankaz gora jartzeko lehen pieza botako dugu. Jai duzue gurekin!

 

compartir

                        

Dirección corta: https://lahaine.org/fG0E

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

©2017 by La Haine.

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal