lahaine.org
Euskal Herria, Nafarroa :: 25/12/2015

Gazteon iparra, astindu Alde Zaharra!

Iruñeko Alde Zaharreko Gazte Mugimendua

Asko dira Alde Zaharreko Gazte Mugimenduak gazteon arazoei aurre egin eta hauen aurrean alternatibak eraikitzeko kolektiboki antolatuta daramatzan urteak. Borroka eta konpromezuz betetako hamarkadetan zehar, ehundaka gaztek elkarlanean eraikitako ekimen ugaritan parte hartu izan dugu.

Gaztetxeak, Gazte Asanbladak, etxebizitza duin baten aldeko borrokak, lan prekarietatearen kontrakoak, harreman sozial berrien aldekoak, euskera bultzatzearen aldekoak, aisialddi alternatiboa erakikitzearen aldekoak, etab. Asko izan dira bide luze horretan zehar lortutako garaipenak (azkenekoa Alde Zaharreko Gaztetxe eder eta iraultzailea) eta ikaspenak. Baina gizartea errotik eraldatu nahi duen mugimendu orok egiten duen antzera, bidean zehar gelditzea eta hausnartzea ezinbestekoa da. Egindako bidearen inguruan, gizartean egondako aldaketen inguruan edota gure artean antolatzeko modu berrien inguruan hausnartu beharra ikusten dugu eta azken batean, gure utopia lortzeari begira, bidean aurrera nola egin kolektiboki hausnartzearen beharra.

Momentu horretan aurkitzen gara gaur egun. Horregatik, auzoko gazte mugimenduaren eskutik auzoaren eta bertan ibiltzen den gazteriaren egoera aztertzeko kanpaina bat abiatu dugu. Auzoaren, bertako gazteriaren eta Gazte Mugimenduaren errealiatearen inguruko argazkia ateratzeko balioko digun eztabaidarako eta hausnarketarako prozesua izango da. Epe luzera egiten dugun apustua da, guztiontzako etorkizun berria eraikitzeari begira.

Lehenengo pausoa Alde iZaharra ekimena ezagutzera emanez eman dugu, harreman eta lanerako espazioa izango dena; aipatu eztabaida eta hausnarketa kolektiboa gauzatzeko eta hastear den urte berriaren maiatzerako antolatuko ditugun topaketak prestatzeko.
Beraz, bestelako mundu bat posiblea denaren eta denon artean eraikiko dugunaren ziurtasuna izanik, Alde Zaharreko gazteriari itxaropen, errebeldia eta borrokaz betetako etorkizunari ateak irekiko dizkion bide honetan parte har dezan dei berezia egiten diogu.
Denon artean, DENA.

Gazteon iparra, astindu Alde Zaharra!

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal