lahaine.org
Euskal Herria :: 07/01/2026

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, bikotekide ohia bahitu eta bortxatzeagatik

La Haine - Euskal Herria
Erasotzailea etxeko atarian zegoen ezkutatuta, haren zain, eta labanaz mehatxatu eta sexu-erasoa egin dio.

Atzo, emakume bat etxera itzultzen ari zela, bikotekide ohiak bizkarretik harrapatu zuen, iletik helduta, eta etxe barruan sartzera behartu. Han, labana batekin mehatxatu ondoren, sexu eraso bat egin zion, eta hainbat lesio eragin. Dirudienez, 40 urteko erasotzailea etxeko atarian zegoen ezkutatuta, haren zain.

Etxebizitzatik ateratzea lortu zuen biktimak, eta laguntza eskatu zuen. Handik gutxira, ustezko erasotzailea atxilotu zuten, Bilboko erdigunean. Genero-indarkeriaren eremuan sexu-erasoa egitea egozten diote. Biktima lekuan bertan artatu eta ospitalera eraman zuten.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal