Euskal Herria :: 29/05/2024
Gizon bat bere emaztea erasotu du Tuteran


Gizon bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Tuteran (Nafarroa), emazteari eraso egitea leporatuta. Erasotzaileak 42 urte ditu, eta indarkeria matxistako delitu bat egin izana leporatu diote. Gizona 15:00etan atxilotu zuten, eta Udaltzaingoaren egoitzara eraman, epailearen aurrean deklaratu aurretik.