lahaine.org
Euskal Herria :: 26/01/2024

Gizon bat bikotekideari tratu txar psikologikoak emateagatik kondenatua izan da Iruñean

Berria/La Haine
Iraindu eta gutxietsi egiten zuen, eta haren bizimodua kontrolatzen saiatzen zen, baita harremana bertan behera utzi eta gero ere.

Sententziaren arabera, emakumea bere mende izaten saiatu zen gizona, eta iraindu eta gutxietsi egiten zuen. Eztabaidetan etxeko hormak eta altzariak jotzen zituen, bere iritzia gailentzeko. Horrez gain, sakelako telefonoaren pasahitza eskatzen zion, beste pertsona batzuekin zituen elkarrizketak ikusteko. Emakumeak pasahitza eman zion, ez emateak izango zituen ondorioen beldur. Emakumeak harremana bertan behera uztea erabaki zuenean, 2021ean, akusatuak mehatxatu egin zuen: bere autoarekin emakumearen eta haren familiaren autoa txikituko zuela. Gizonak bizilekua ere aldatu zuen, emakumea «kontrolatua» izateko: bikotekide ohia bizi zen herrira joan zen, harengandik gertu bizitzeko, eta bikotekide ohia joaten zen lekuetara joaten hasi zen. 21 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio 32 urteko gizonari, baina epaileak bertan behera utzi du akusatuaren kartzela zigorra behin-behinean, baldintza batzuekin.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal