lahaine.org
Euskal Herria :: 28/05/2025

Gizonezko batek emakume bati eraso egin dio Donostian

La Haine - Euskal Herria
Biktima erasotzailearen ezaguna da, bost aldiz urratu du harengandik urruntzeko agindua eta ez da eraso egiten dion lehen aldia.

Igandean, 59 urteko gizonezko batek emakume bati eraso egin eta bere gauzak lapurtu zizkion. Erasotzaileak emakumezkoa lepotik eta besoetako batetik helduta eta horma baten kontra estutua zuen. Orduan, zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek gizona apartatu, eta eskuetan biktimaren sakelako telefonoa eta diru zorroa zituela ikusi zuen. Patruila bat bertaratu zenean atxilotu zuten.

Erasotzailea eta biktima elkarrekin bizi izan dira Donostiako emakumearen etxean, eta mehatxu, bortxa eta tratu txarrak jaso ditu. Azken hilabeteotan, gizonezkoa bost aldiz ikertu edo atxilotu dute biktima babesteko emandako agindu judiziala behin eta berriz urratzeagatik. Astelehenean, epaileak hura espetxeratzeko agindua eman zuen.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal