lahaine.org
Euskal Herria :: 19/09/2025

Greba mugagabea egingo dute Maderas de Llodioko langileek

La Haine - Euskal Herria
Empresak ekoizpenaren %40 beste lantokietara eramateko asmoa iragarri du eta 39 langile kaleratzea ekarriko du horrek.

Erabaki irmoa hartu du Maderas de Llodioko enpresa batzordeak: astelehenetik aurrera greba mugagabea hasteko deia egin die konpainiako langileei, argudiatuta Garnica taldeak ez duela bertan behera utzi enpresako 39 langile kaleratzeko asmoa. Maderas de Llodio enpresak hil hasieran iragarri zuen Laudioko (Araba) konpainia horretako 151 behargin kaleratzeko erabakia. Joan den astean, zuzendaritzak bilera bat egin zuen enpresa batzordearekin, eta orduan jakinarazi zuen 39 langile kaleratuko zituztela, "produktibitate eta antolaketa arrazoiak" direla-eta.

Zabaldutako ohar batean, enpresa batzordeak dio "enpresak ekoizpenaren %40 beste lantokietara eramateko asmoa" iragarri duela, eta "deslokalizazio" horrek, "lantegiaren eta eskualdearen etorkizuna arriskuan" jarriko duela. "Ez dago kaleratze hauek justifikatzen dituen arrazoirik, ez produktiboak, ezta antokaletarekin lotutakoak ere: erabaki hau irabazi ekonomikoaren aldekoa da, kostu humanoa kontuan hartu gabe". Halaber, enpresa batzordeak salatu du erakundeek ez dutela ezer egin, egoera bideratzeko.

Asteartean eta atzo greba egunak antolatu zituzten. Grebaren jarraipena erabatekoa izan zen, eta ez zen langilerik fabrikan sartu. Protestak inguruko beste lantegi batzuetako langileen babesa jaso zituen.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal