Hiru emakume esplotatu dituen prostituzio-sare bat atzeman dute Getxon
Hiru biktimak 3,5 metro karratuko gela batean zeuden pilatuta, mugitzeko askatasunik gabe eta etengabeko zaintzapean.
Getxon(Bizkaia) jarduten zuen prostituzio-sare bat atzeman dute berriki. Hainbat hedabide jakinarazi dutenez, proxenetek hiru emakume zituzten harrapatuta sexu-esplotaziorako sare horretan. Egunean 24 orduz derrigortu dituzte prostituzioan aritzera, eta 3,5 metro karratuko gela batean pilaturik eta bideo-zaintza kamerekin kontrolaturik izan dituzte. Itxialdiaren baldintzez gain, emakumeek diru-sarreren %50 esplotatzailei eman behar zieten.
Sarearen aurkako operazioan, 36 eta 27 urteko bi emakume atxilotu dituzte, prostituzio hertsagarria, droga-trafikoa eta sendagaiak baimenik gabe saltzea egotzita. Izan ere, proxenetek substantzia estupefazienteak eta zutitzearen disfuntziorako farmakoak saltzen zizkieten prostituzio-zerbitzuak kontsumitzera joaten ziren pertsonei.







