Euskal Herria :: 27/04/2014
Hiru-herriko gazteak burujabe!
Asteburu honetan Hiru-Herriko gazteak herriko plazan akanpada burutzen
ari gara, gure egoera prekarioa salatzeko.

Asteburu honetan Hiru-Herriko gazteak herriko plazan akanpada burutzen
ari gara, gure egoera prekarioa salatzeko.
Hiru-Herriko Ernairen oharra:
Murrizketak, langabezia, prekarietatea, kaleratzea, pobrezia... asko
dira asmakizun hutsa den krisi honen ondorioz gazteok jasaten ari
ditugun ondorioak. Ondorio latzak.
Asko dira ere Nafarroan, bereziki arlo instituzioonalean, ematen ari
diren ustelkeriak. Azken hilabeteetan milaka izan dira kalera irten
eta aldaketa soziala eta bereziki UPN-k gobernua utzi eta
hauteskundeen beharra aldarrikatu duten herritarrak.
Gaur, Atarrabia, Burlata eta Uharteko gazteak 24 horduko kanpaldia
burutuko dugu hau guztia salatzeko asmoz. Horretarako hitzaldiak,
tailerrak eta beste hainbat dinamika antolatu ditugu eta Hiru Herriko
gazte guztioi hona hurbiltzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu.
Bukatzeko, datorren Maiatzaren 1eko borroka egunean parte hartzeko eta
Maiatzaren 3an burutuko den manifestakziora joateko gonbitea luzatzen
dizuegu ere. Gure egoera jasanezina delako eta errudunak izen eta
abizenak dituztelako, gazte, izan burujabe!!!







