lahaine.org
Euskal Herria :: 04/03/2020

Ihauteriak direla eta, Espainiako Poliziaren jazarpenaren aurrean

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak bere babesa agertu nahi die Espainiako Poliziak Iruñean, ihauterietan zehar, eragindako liskarren ondorioz jazarriak izaten ari diren gazteei.

Polizia kalejira baten aurka oldartu zen, parte hartzaileak kolpatuz eta 14 urteko neska bat furgonetarekin harrapatuz eta bere ospitalizazioa eraginez. Orain, Polizia Espainola bera da zazpi gazte komisarian deklaratzera deitu dituenak.

Gure mugimenduak egoera hau salatu nahi du, baina baita Espainiako Poliziak eta oro har okupazio indarrek etengabe Euskal Herrian mantentzen duten jarduera. Euskal Herrira gerra egitera etorri ziren eta horretan dihardute herri mugimendua jazarriz.

Era berean jazarpen honen arduradun politikoak salatu nahi ditugu, bai parlamentuetako eserlekuetan aurpegi publiko moduan agertzen direnak, zein interes ekonomiko pertsonalengatik itzaletatik gure gizarte eta herriaren kudeaketa erabakitzen dutenak ere. Indar okupatzaileak, alde hemendik!

Euskal Herria, 2020ko martxoaren 4a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal