lahaine.org
Euskal Herria :: 18/03/2016

Ikasle borroka aurrera!!

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak poliziaren bortizkeria salatu eta atxilotuen berehalako askatasuna galdegin nahi du.

Ikasle greba zegoen gaur Euskal Herri osoan euskal sistema propioa aldarrikatzeko, Ikasle Abertzaleek deituta. Gobernu baskongadoa pixkanaka LOMCE aplikatzen ari dela, Nafarroa Garaian, LOMCE inposatuta egoteaz gain, ez dela unibertsitatean euskaraz ikasteko aukera bermatzen eta Lapurdi, Behe Nafarroan eta Zuberoan, praktikan, D eredua ez dela existitzen salatu egin dute, besteak beste.

Honen aurrean jaso duten erantzuna bortizkeri poliziala izan da, eta oraindik ere izaten ari da. Polizia Autonomiko espainola eta Polizia Nazional espainola ikasleen aurka indarrez aplikatu dira grebalarien aurka. Eraso hauen ondorioz, gutxienez hamar atxiloketa burutu dira orain arte eta hainbat zauritu eragin.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak poliziaren bortizkeria salatu eta atxilotuen berehalako askatasuna galdegin nahi du. Herri honetara gerra egitera etorri zirenek gerra egiten jarraitzen dute PNVk, PPk eta PSOEk ordezkatzen duten eredu sozioekonomikoa bere baitan mantentzeko, horretarako uniformedun txakurrak erailtzen dituztelarik, Podemosek “langile txalogarri” gisa defendatzen dituen berberak.

Bukatzeko, gogora ekarri nahi dugu, batetik, indar okupatzaileak Euskal Herritik botatzeko lanean jarraituko dugula. Bestetik, berriz ere azpimarratu nahi dugu zapalkuntza nazional eta sozialak jarraitzen duen bitartean herri borroka existituko dela, preso politiko berriak sortzeko dakarren arriskuarekin. Amnistia izango da, gatazka politikoaren arrazoien konponketa barnebilduta, herri honi askatasunean oinarritutako bakea ekarriko dion irtenbide bakarra. Ikasle borrokaz ere, amnistia!

Euskal Herrian, 2016ko martxoaren 17a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal