lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fR5f

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

06/04/2020 :: Euskal Herria, Nafarroa

¡Las obras del TAV paralizadas!

x AHT Gelditu! Nafarroa
Tras muchos años de destrucción del territorio, esta crisis nos ha traído la tan ansiada paralización de las obras del TAV, en Euskal Herria y también en todo el Estado

[Euskara]

AHTaren lanak geldirik!

Alderdi positibotik begiratuta, koronabirusak atsekabez gain, pozteko arrazoiak ere eman dizkigu. Horietako bat izan da urte luzez lurraldearen suntsipena eragin duten AHTaren eraikuntza lanak behingoz gelditzea, Euskal Herrian ezezik baita estatu osoan ere. Azpiegitura txikitzaile, xahutzaile eta antisozial honen aurkako oposizioak egindako informazio kanpainek, ikerketa kritikoek, salaketa ekintzek, auzitegietako salaketek eta mota guztietako mobilizazioek urte luzeetan lortu ez dutena erdietsi du mikra bat baino askoz gutxiago neurtzen duen zomorrotxo batek.

Dena den, bitxiena da kapitalismoak krisialdi bat pairatzen duen bakoitzean, 2008koa edo oraingoa kasu, planetak arnasa hartzen duela eta bere osasuna hobetzen duela. Hausnartzeko kontua ere bada: ez al da izango kapitalismoak lurra, pertsonak eta herriak suntsitzen dituela? Noizko pandemia kapitalistaren desagerrarazpena hilzorian dagoen planeta eta bertan bizi garenok berpizteko?

Krisialdi honetan erietxeetako kolapsoa ekiditeko neurri oso gogorrak hartu dira, hala populazio osoaren konfinamendu nola ezinbesteko ez diren jarduera produktiboen etenaldia, azken hauek berandu eta gaizki egin arren. Hala ere, seguru gaude krisialdi hau gaindituko denean, sistema “normalitatera” itzultzen saiatuko dela, alegia, zibilizazioaren geroa mehatxatzen duen harpilaketa, ekoizpen eta kontsumoaren eredu jasanezin honi segida ematera, hori bai, egunotan pairatzen ari garen militarizazio eta kontrol sozial itogarriak lagundurik. Zalantzarik gabe, honako hau oso aukera ederra da herri mugimendurako, elkar hartuta eta borrokaren bidez, aldez aurretik iragarritako ekozidio hau gelditu behar du eta. Biziraupen kontua da.

Erietxeetako kolapsoa ekiditeko gai bagara, zer dela eta ez gara gai izanen ezer egiten ez badugu goiz ala berandu etorriko den zibilizazio kolapsoa gelditzeko?

AHTa ez da tren bat, bizitza ulertzeko modu bat baizik. Geldi dezagun AHTa eta berau sustatu eta behar duen sistema.

AHT GELDITU! NAFARROA

 _____________________

[Castellano]

¡Las obras del TAV paralizadas!

El coronavirus no solo nos trae desgracias. Viéndolo desde el punto de vista positivo, también nos ha dado alegrías. Una de ellas, es que tras muchos años de destrucción del territorio, esta crisis nos ha traído la tan ansiada paralización de las obras del TAV, no solo en Euskal Herria sino también en todo el estado español. Lo que no han conseguido tantos años de campañas de concienciación, estudios críticos, acciones de denuncia, reclamaciones en los tribunales y todo tipo de movilizaciones promovidas por la oposición a este proyecto destructor, despilfarrador y antisocial, lo ha conseguido un bichito de menos de una micra de tamaño.

Lo curioso del caso, es que cada vez que el capitalismo sufre una crisis como la del 2008 o la actual del coronavirus, el planeta respira y gana en salud. Es para reflexionar: ¿No será que el capitalismo destruye la tierra, las personas y los pueblos? ¿Cuándo conseguiremos la extinción de la pandemia capitalista para insuflar vida al moribundo planeta y a las gentes que lo habitamos?

En esta crisis, por evitar el colapso hospitalario se han tomado medidas muy drásticas como el confinamiento de toda la población, y aunque tarde y mal, la paralización de actividades productivas no esenciales. Sin embargo, estamos seguras que cuando se supere esta crisis, el sistema intentara volver a la “normalidad” prosiguiendo con el mismo modelo insostenible de depredación, producción y consumismo que amenaza el futuro de la civilización, todo ello aderezado con grandes dosis de militarización y control social como las que estamos padeciendo estos días. Una gran oportunidad sin duda para el movimiento popular que estableciendo alianzas y mediante la lucha debe pararle los pies a este anunciado ecocidio. Es una cuestión de supervivencia.

Si somos capaces de evitar el colapso hospitalario ¿porqué no vamos a ser capaces de evitar el colapso civilizatorio que tarde o temprano llegará si no hacemos nada por evitarlo?

El TAV no es un tren, es una forma de entender la vida. Paremos el TAV y el sistema que lo promueve y lo necesita.

AHT GELDITU! NAFARROA

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fR5f

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal