lahaine.org
Euskal Herria, Nafarroa :: 01/02/2016

Indar Gorriren aurkako operazioaren harira

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

Polizia Nazional Espainolak eta Guardia Zibilak Indar Gorriren aurka egindako operazioaren aurrean, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak honakoa adierazi nahi du:

Azken hilabeteetan adierazpen askatasunaren aurkako erasoen areagotzea ikusi ahal izaten ari gara Estatuaren partez. Faxistek ezkerzaleen eta independentisten aurkako mehatxuak nonahi botatzeko mugarik aurkitzen ez duten bitartean, ezkerreko mugimenduak etengabeko jazarpena pairatzen ari dira. Horren erakusgarri izan daitezke sare sozialetan mezu politikoak zabaltzeagatik atxilotutako hamarka pertsonak, baina baita kirolean indarkeria saihesteko aitzaki pean futbol zelaietan hainbat ikur debekatzeko erabakia ere, eta nola ez, Reconstrucción Comunistaren aurkako operazioa eta honen jardueren behin behineko debekua.

Ohikoa bihurtu da futbol zelaietako “segurtasun” lanetan aritzen direnek presoen aldeko banderak eta eduki politikoa duten pankartak konfiskatzea eta zaleen sektore jakinen aurkako miaketak eta jazarpena. Bertsio bakarra nahi dute, ez dute onartzen inork ofiziala ez diren tesietatik baino haratago pentsatzea eta iritzia ematea, eta Estatuaren gerra logika horretan sartzen da orain Euskal Herrian Indar Gorriren aurka burututako operazio hau, zein Euskal Herritik kanpo lehenago Bukaneros Vallekaseko ezkertiarren aurka buruturikoa ere.
“Jimmy” A Coruñako Deportivoko zalearen hiltzaile ultraeskuindarrek inpunitatea gozatzen duten bitartean, Aitor Zabaleta Errealeko zale eraildakoaren aurkako kantak entzuten jarraitzen dugun bitartean, Iñigo Cabacasen bizitza lapurtu zuten poliziek oraindik euren ardurei aurre egin ez dieten bitartean, Indar Gorriren aurkako polizia operazio hau heltzen zaigu. Orain arte 18 atxilotu daude.


Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendutik atxilotuei gure elkartasuna helarazi nahi diegu, beraien askatasuna galdegin eta indar okupatzaileak Euskal Herritik alde egin dezaten aldarrikatu.
Euskal Herrian, 2016ko otsailaren 1a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal