lahaine.org
Estado español :: 18/01/2024

Institutoko bi neska jazartuak izan ziren sare sozialeko argazki faltsu batzuengatik

La Haine - Euskal Herria
Iruñerriko 18 urteko mutil bat adimen artifiziala erabiliz institutuko bi ikaskide, bi neska, biluzik irudikatzen zituzten irudiak sortu eta zabaldu zituen.

Mutilak berak egin dioten epaiketa azkarrean aitortu duenez, bi ikaskideen hainbat argazki hartu zituen haien sare sozialetatik, eta adimen artifizialeko aplikazioak baliatuz biok biluzik irudikatzea lortu zuen, irudiok kalitate handikoak ziren, eta biktimak eta haien inguru gertuko pertsonak soilik jabe zitezkeen faltsuak zirela. Biktimetako batek sare sozialen bitartez irudiok jaso zituen, mezu iraingarriekin eta umiliagarriekin batera eta salaketa aurkeztu zuen. Geroago, beste biktimaren irudiak aurkitu zituzten eta hark ere salaketa aurkeztu zuen. Mutilak osotasun moralaren aurkako derrigortze edo koakzio delitua egotzita ezarri dio epaiak urtebeteko espetxe zigorra.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal