lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fN2Z

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

25/03/2019 :: Euskal Herria

Iruñean desalojatzen da: Iruñeko udalaren gezurrei erantzuna

x Iker NB, desalojatua
[Eusk/Cast] Ante el desalojo la semana pasada de un piso, propiedad de la empresa municipal Pamplona Centro Histórico, en la calle Jarauta

 [Euskara]

Joan den ostegunean, martxoak 21, Jarauta kalean kokatutako pisu okupatu baten desalojoa gauzatu zen, Pamplona Centro Histórico – Iruña Biziberritzen SA udal enpresak, pisu honen (eta eraikin osoaren) jabeak, eskatuta. Une desatseginak bizi izan genituen goiz hartan: Jarauta kalea munipaz josita, mehatxuak bertan protesta egiteko bildu ziren pertsonei, pisu bakarra desalojatzeko ebazpen judiziala zuten arren gainerako pisuetara etengabe deika ibili eta sartzeko saiakerak... Ezin ahaztu Iruñeko Udaletxearen menpeko enpresa dela PCH. Haren jatorria gogora ekar dezagun: 2003. urtean sortu zuen PCH UPN-ren gobernupeko Iruñeko Udalak, Yolanda Barcina orduko alkateak Enrique Maya hirigintza-gerente izendatu zuenean. Denbora gutxira Euskal Jai frontoia erosi zuten enpresa honen bitartez, eta denok oroitzen dugu gero gertatutakoa. 2004. urteko abuztuan Euskal Jai gaztetxea bortizki desalojatua eta eraitsia izan zen, orduan PCH-ren jabetzako eraikina zelarik.


Egun hauetara itzuliz, PCH-k ahoa betetzen du alde zaharreko etxebizitzen biziberritzearekin eta euren etxebizitzen erabilera “sozialarekin”, baina hasieran aipatutako Jarauta kaleko eraikinari dagokionez, 2016ko otsailaren 18an esleitu zitzaion enpresa bati hura eraisteko obren proiektua idaztea, eta 2017an aurreikusten zen proiektu hori onartzea. Kontrara, ez genuen berriro proiektu haren inguruko albisterik izan 2018ko amaierara arte, eraiste-obren hasiera 2019ko azkenengo hiruhilekoan aurreikusten zutela baieztatu zutenean (ikusteko dago ea oraingoan eurek markaturiko epeak beteko dituzten...). Eta bitartean, eraikina hutsik nahi dute. Hori da instituzioen prozedura burokratikoek euren jabetzako espazioentzat gordetzen duten patua; hutsik mantentzea, etxebizitza-merkantziaren logika absurdua betikotuz: hainbat eta hainbat etxebizitza hutsik, hainbat eta hainbat pertsona etxebizitzarik gabe, edo etxebizitza duin bat izateko ikaragarrizko zailtasunekin. Azken finean, instituzioak, bankuak eta enpresak bezala, ezin dira etxebizitza-merkantzia logika kapitalistaren erreproduzitzaile huts izatetik pasa, sistemak berak ezartzen dizkien mugengatik, eta era horretan haien ustezko izaera “publikoa” gorabehera espekulazioaren partaide izaten dira. PCH-ren jarduna bera ere zalantzan jar genezake: nori egiten diete mesede haren proiektuek? Diru publikoarekin zenbat enpresa aberasten dira prozedura hauetan? Zein auzo eredu nahi dute Alde Zaharrarentzat? Zergatik Alde Zaharreko zenbait eraikin eraisteko interes hori “etxebizitza soziala” eraikitzearen aitzakipean, Udaletxeak haren jabetzan erabilerarik gabeko ehuna etxebizitza dituenean, horiek etxebizitza sozial gisa erabiltzeko?


Beste alde batetik, Jarauta kaleko aipatutako pisuaren desalojoaren egunean bertan Naiz.eus hedabidean haren inguruko albiste bat publikatu zen, informazio faltsuz jositakoa, eta hura gezurtatzeko beharrean nago. Albiste horretan Iruñeko Udalaren bertsioa erreproduzitzen da, zeinaren arabera “PCH-k akordio bat lortu zuen etxebizitza hartan bizi zen pertsonarekin, ondorioz ardura jakin batzuk bere egiten zituelarik, eraikina egoera ezegonkor batean zegoela kontuan hartuta. Akordio honek ziurtatzen zuen pertsona honek etxebizitza hartan bizitzen jarrai zezakeela”. Hasteko, aipatzen duten akordioa ez da inoiz existitu. Udalarekin zuzenean izandako elkarrizketa bakarraren arabera, eraikinerako aurreikusitako obrak hasi arte (lehenago esan bezala, 2019aren azken hiruhilekorako aurreikusiak), ez zeukaten hura hustutzeko ezta inor desalojatzeko asmorik. Horra arte ados, eraikin horren obrak hasi aurretik alde egiteko asmoa neukan; baina hura nire sorpresa otsail amaieran martxoaren 21erako kaleratze-agindua jaso nuenean, mahai gainean inolako obrarik ez zelarik, noski. Albisteak jarraitzen du: “Akordio batera iritsi ostean, pertsona honek atzo bertan [martxoak 20] jakinarazi zuen hari uko egiten ziola”. Lotsa gutxi izan behar da gero hori baieztatzeko, ustezko akordio horretan haiei zegokiena ez bete (non daude eraikinaren obrak?) eta desalojoa baino egun bat lehenago ekain hasierara arte bertan egotea ahalbidetuko lidakeen dokumentu bat bidali zidatenean, nik sinatu nezan. Hori negoziatzeko era, desalojo-agindu bat mahai gainean, kaleratzearen data baino egun bat lehenago dokumentu bat bidaltzea, ekainaren 1a baino lehenago (oraindik obrentzako datarik gabe; non dago diozuen akordio hori?) giltzak “era baketsu” batean eman diezazkiedan. Txantaiaren negoziazioa da; edo sinatzen duzu edo bihar bertan botako zaitugu. Baldintza horietan, noski, ez nuen ezer sinatu. Eta gainera, orain akordioaren domina zintzilikatu diote euren buruari. Jokaldi borobila. Azke
nik, albistearen amaieran zera irakur daiteke, Iruñeko Udalaren hitzetan: “ez dugu inor kalean uzten”. Bada, haietako inor ez da kezkatu desalojoaren ondoren niri bizitzeko leku bat bilatzeaz; nire lagun batzuei esker izan dut egun hauetan lo egiteko lekua. Hori al da kaleratze baten aurretik “etxebizitza alternatiba” bat ziurtatzea?


Amaitzeko, gadera bat bota nahiko nuke. Zergatik kaleratzen du Iruñeko Udalak Alde Zaharreko bizilagun bat urteak hutsik emango lituzkeen etxebizitza batetik, zeinarentzat (gainera) une honetan ez dagoen obrarik mahai gainean? Eta, azaldutako guztiaren atzetik, agerikoa dena, baina esateko beharrean nagoena: Iruñean desalojatzen da, gobernuan dagoen alderdia edozein delarik ere.

_________________________

[Castellano]

El jueves pasado, 21 de marzo, se llevó a cabo el desalojo de un piso okupado situado en la calle Jarauta, por parte de la empresa municipal Pamplona Centro Histórico – Iruña Biziberritzen SA, propietaria del piso (y de todo el edificio). Aquella mañana tuvimos que soportar momentos desagradables: la calle Jarauta plagada de munipas, amenazas a quienes protestaban por el desalojo, hostigamiento e intentos de entrar al resto de pisos del bloque aunque la resolución judicial solo les permitía desalojar un piso... No debemos olvidar que PCH es una empresa dependiente del Ayuntamiento de Pamplona. Recordemos el origen de esta empresa: PCH fue creada en 2003 por el Ayuntamiento de Pamplona gobernado por UPN, cuando la entonces alcaldesa Yolanda Barcina nombró a Enrique Maya gerente de urbanismo. Al poco tiempo adquirieron el frontón Euskal Jai a través de esta sociedad, y lo acontecido después es de sobra conocido. En agosto del año 2004, cuando el gaztetxe Euskal Jai fue desalojado y derruido, era propiedad de PCH.


Volviendo a nuestros días, desde PCH se llenan la boca con la rehabilitación de las viviendas y su “uso social”, pero si nos atenemos al caso del edificio de Jarauta que antes he mencionado, la redacción del proyecto para su derribo se le adjudicó a una empresa el 18 de febrero de 2016, y se preveía aprobar el proyecto en 2017. Por el contrario, no volvimos a tener noticias sobre ese proyecto hasta finales del año 2018, cuando afirmaron que el comienzo de las obras de derribo se preveía para el último trimestre de 2019 (habrá que ver si esta vez cumplen los plazos que ellos se han marcado...). Y mientras tanto, quieren el edificio vacío. Ese es el destino que guarda la burocracia de las instituciones para sus espacios; mantenerlos vacíos, contribuyendo de esta manera a la absurda lógica de la vivienda-mercancía: tantas y tantas viviendas vacías, y al mismo tiempo cuántas personas sin vivienda, o con enormes dificultades para acceder a una vivienda digna. En última instancia, las instituciones, al igual que los bancos y empresas, no pueden pasar de ser meras reproductoras del modelo capitalista de vivienda-mercancía por los límites que el propio sistema impone, y de esta manera, a pesar de su supuesto carácter “público”, son partícipes de la especulación. También podríamos poner en cuestión la función que cumple la propia PCH: ¿a quién benefician sus proyectos? ¿Cuántas empresas se lucran con dinero público en estos procedimientos? ¿Qué modelo de barrio quieren para el Casco Viejo? ¿Por qué ese interés en derribar algunos edificios del Casco Viejo con la excusa de hacer “viviendas sociales”, cuando el Ayuntamiento tiene en su propiedad cientos de inmuebles sin uso que podrían usarse como viviendas sociales?


Por otro lado, el mismo día del antes mencionado desalojo de la calle Jarauta, el medio Naiz.eus publicó una noticia que contenía información falsa, y me veo en la necesidad de desmentirla. En esa noticia se reproduce la versión del Ayuntamiento de Pamplona, según el cual “Pamplona Centro Histórico había alcanzado un acuerdo con la persona que vivía en este inmueble, por el que asumía una serie de responsabilidades ante la constatación de que el edificio se encontraba en un estado precario. Este acuerdo garantizaba a esta persona que podía continuar habitando esta vivienda”. Para empezar, el acuerdo que mencionan jamás ha existido. Según la única conversación mantenida directamente con el ayuntamiento, hasta que empezaran las obras previstas para el edificio (como antes se ha dicho, se prevé que su comienzo sea en el último trimestre del año 2019), no tenían intención de vaciarlo ni de proceder a ningún desalojo. Hasta ahí de acuerdo, antes de que empezaran las obras del edificio tenía intención de marcharme; pero cuál fue mi sorpresa cuando a finales de febrero recibí una orden de desahucio para el 21 de marzo, sin que hubiera ningún tipo de obras sobre la mesa, claro.

La noticia sigue así: “Tras alcanzarse un acuerdo, esta persona comunicó ayer [20 de marzo] que se desmarcaba del mismo”. Hace falta tener poca vergüenza para afirmar algo así, cuando ellos no cumplieron lo que les correspondía de ese supuesto acuerdo (¿dónde están las obras del edificio?) y me mandaron, un día antes del desalojo, un documento que me permitiría estar allí hasta principios de junio para que lo firmara. Vaya manera de negociar, con una orden de desalojo sobre la mesa, mandando un documento un día antes de la fecha prevista para el desalojo, para que les entregara las llaves de “manera pacífica” antes del 1 de junio (aún sin fecha para las obras; ¿dónde está ese acuerdo que mencionáis?). Es la negociación del chantaje; o firmas o mañana mismo te echamos. En esas condiciones, claro, no firmé nada. Y, además, ahora se cuelgan la medalla del acuerdo. Una jugada redonda. Por último, al final de la noticia se puede leer lo siguiente, en boca del Ayuntamiento de Pamplona: “no dejamos a nadie en la calle”. Pues ninguno de ellos se ha preocupado de buscar un sitio donde pudiera vivir después del desalojo; he tenido un sitio donde dormir estos días gracias a unxs amigxs. ¿Es eso asegurar una “alternativa habitacional” antes de un desahucio?


Para terminar, quisiera lanzar una pregunta. ¿Por qué desaloja el Ayuntamiento de Pamplona a un vecino del Casco Viejo de una vivienda que de otra manera llevaría años vacía, para la cual (además) en estos momentos no hay unas obras sobre la mesa? Y detrás de todo lo contado, una realidad que está a la vista, pero que me veo en la obligación de decir: en Iruñea se desaloja, sea cual sea el partido en el gobierno.

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fN2Z

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal