lahaine.org
Euskal Herria :: 16/09/2016

Kordobara zihoazen preso politikoen senideei guardia zibilak egindako erasoaren aurrean

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

Pasa den asteburuan Kordobako kartzelara bisitan zihoazen preso politikoen senideek eta furgoneta gidariek Guardia Zibilaren partetik pairatu zuten eraso larriaren aurrean, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak honakoa adierazi nahi du:


Senide eta gidariek prentsaurreko bidez atzo emandako azalpenen arabera, Guardia Zibilek, pistolak eskutan zituztelarik, furgoneta geldiarazi zuten eta bidaiari guztiak ibilgailutik jaitsiarazi. Bi gidarien kasuan, lurrean etzanda egoten behartu zituzten eta eskuburdinak jarriz zizkieten.
Gure mugimenduak elkartasuna eta babesa agertu nahi die Guardia Zibilaren bortizkeria pairatu duten senide eta gidari hauei, baita Mirentxin elkarteko gidariek sakabanaketa politika gainditzen laguntzeko lanaren goraipamena egin ere.

Era berean, Espainiako eta Frantziako estatuek Euskal Herriaren kontra egiteko erabiltzen dituzten indar armatuen jarduera terrorista arbuiatzen dugu. Kordobara zihoazen preso politikoen senideen aurkako eraso honek Israelgo armadak palestinarrei ematen dien tratua islatu dituzten irudiak ekarri dizkigu gogora: senideak ikusi ahal izateko okupatzaileen lurraldeak zeharkatu behar dituztenentzat Check Point-ak dira Guardia Zibilaren kontrolak, bertan tratu iraingarria ematen dietelarik.

Euskal Herriari borrokan tinko mantentzeko eta amnistiaren aldeko borroka indartzeko deia egiten diogu, azken honen gauzapena izango baita horrelako gehiegikeriekin bukatzea bermatuko duen neurri bakarra.


Euskal Herrian, 2016ko irailaren 15ean.


Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal