lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fN42

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

10/04/2019 :: Euskal Herria, Nafarroa

Langile Autodefentsa Sarea ta Hipotekek Kaltetutakoen Plataforma elkartu dira Maiatzaren 1an

x Gedar.eus
Iruñerriko Langile Autodefentsa Sarea eta Hipotekek Kaltetutakoen Nafarroako Plataforma elkartu dira Maiatzaren 1a aldarrikatzeko

Iruñerriko Langile Autodefentsa Sarea eta Hipotekek Kaltetutakoen Nafarroako Plataforma elkartu dira Maiatzaren 1a aldarrikatzeko

Langileriak egun bizi esparru ezberdinetan bizi dituen baldintza prekarioen aurrean “besoz beso borrokatzeko beharrak” elkartu dituela adierazi dute. Era berean, klase elkartasunaren aldeko hautua egiten dutela azpimarratu dute, autodefentsa kolektiboa eta elkarren arteko babesa aldarrikatzeko. Helburu horiekin, “klase elkartasuna, desjabetuon indarra” dinamika abiarazi dute.

Iruñerriko Langile Autodefentsa Sareak eta Hipotekek Kaltetutakoen Nafarroako Plataformak indarrak batu dituzte Maiatzaren 1 aldarrikatzailea sustatzea ipar. Hala jakinarazi du Autodefentsa Sareak sare sozialetan publiko egin duen komunikatuan. Era berean, “elkarlanean aritzeko eta indarrak batzeko lehendabiziko urrats txiki” moduan definitu dute batasun ekimena.

Bertatik jaio den dinamikaren berri ere eman dute. Apirilaren 24an, asteazkena, Sabadelleko PAHC taldeko eta Vallecaseko Red de Apoyo Laboraleko kideak izango dira Errotxapeako Gaztetxean. Apirilaren 25ean, aldiz, Nerea Perezek eta Antonio Zarok hitzaldia emango dute Zabaldin (Nabarreria), elkartasuna eta borroka mintzagai. Maiatzaren Lehenerako, bestalde, doako bazkaria antolatu dute Errotxapeako Gaztetxean, eta arratsaldeko 17:00etan manifestazioa egingo dute Iruñeko Udaletxeko plazatik hasita. Horixe izango da eguneko hitzordu garrantzitsuena.

View image on Twitter

Autodefensa Laboral@autodefentsare

M1: Klase elkartasuna, desjabetuon indarra! Apoyo mutuo. Organización. Autodefensa @PAHHUTNavarra

342:02 PM - Apr 8, 2019

48 people are talking about thisTwitter Ads info and privacy

https://gedar.eus/blog/2019/04/08/irunerriko-langile-autodefentsa-sarea-eta-hipotekek-kaltetutakoen-nafarroako-plataforma-elkartu-dira-maiatzaren-1a-aldarrikatzeko/

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fN42

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal