lahaine.org
Euskal Herria :: 16/02/2024

Langile bat hil da Olaztin

La Haine - Euskal Herria
Cementos Portland enpresan izandako lan-istripuan zendu da, eta jakinarazi dutenez litekeena da zerbaitek behargina harrapatu izana.

Altsasuko 32 urteko gizon bat hil zen atzo eguerdian Olaztiko (Nafarroa) Cementos Portland enpresan izandako lan-istripuan. 13:47etan gertatu zen ezbeharra, eta jakinarazi dutenez litekeena da zerbaitek behargina harrapatu izana.

Dagoeneko 15 pertsona hil dira aurten lan-istripuetan Euskal Herrian, horietako sei Nafarroan. Ildo horretan, EAEan baja eragin duten 4059 lan-istripu erregistratu zituen aurtengo urtarrilean, hau da, %29,6ko igoera izan da iazko hilabete beraren aldean, 926 ezbehar gehiagorekin.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal