lahaine.org
Euskal Herria, Nacionales E.Herria :: 27/09/2023

Langile bat kaleratu dute ertzaintzaren presioengatik Berrozin

Berria / La Haine
Marokoarra da eta, aurretik, Poliziaren «salaketa faltsu» batengatik epaitu eta absolbitu egin zuten.

ESK sindikatuak salatu du Iparvending taldeak langile bat kaleratu duela, enpresak eta Ertzaintzak «tratu iraingarria eta arrazista» eman ondoren. Langilea marokoar jatorrikoa da, sei hilabeteko behin-behineko kontratua zuen, eta probaldian zegoen.

Sindikatuak azaldu duenez, abuztuaren 22an Ertzaintzaren Berrozi taldearen instalazioetako elikagai makinak hornitzera joan zen. Lana amaitu ondoren, ertzain batek furgonetatik jaisteko eskatu zion, 2019ko gertakari batzuei buruz hitz egiteko —Ertzaintzaren salaketa bat jaso zuen gazteak, urte eta erdiko espetxe zigor eskaerarekin, baina, epaiketaren ondoren, absolbitu egin zuten—; horrekin batera «agenteekin duen jarrera aldatzeko» eta «arazoetan sartzeari uzteko» eskatu zion.

Ertzaintzaren egoitza utzi eta enpresaren pabiloira iristean, enpresako arduradunak jakinarazi zion dei bat jaso zuela gaztearen aurrekari judizialen berri emanez, eta esan zion lan kontratua etengo ziola. Langileak salaketa jarri du epaitegian.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal