Euskal Herria :: 10/04/2026
Larri zauritu da langile bat Gasteizen, lanean ari zela
Beharginak eskua galdu du makina batean harrapatuta geratu ondoren. Osalanek jakinarazi duenez, aurtengo otsailera arte 1.600 lan istripu baino gehiago erregistratu dira baja eragin dutenak EAEn.

Apirilaren 8an, Gasteizen(Araba) kokatutako Met Gears enpresako langile batek lan istripu larria izan zuen lanean ari zela. Langileak eskua galdu zuen makina batean harrapatuta geratu ondoren. Met Gears transmisio elementuen fabrikazio mekanikoan diharduen enpresa da. ELAk gertatutakoa ikertzeko eskatu eta prebentzio neurrien falta salatu du. Era berean, datozen egunetan mobilizazioak deitu ditu sindikatuak lan istripuak saihesteko borondate politikoa exijitzeko, eta gertatutako azken istripu larria salatzeko.







