lahaine.org
Euskal Herria :: 13/06/2011

Larunbatean, frankismoaren esklaboei omenaldia

Ateakireki.com


Urtero bezala, datorren ekainaren 18an Memoriaren Bideak elkarteak omenaldia eginen die 1939-1941 bitartean Igari-Bidakonze herriak lotzeko errepidea, zein Erronkarirekin lotzen duen pista bat, egiten aritu ziren 2.300 prisioneroei. Ekimen honen bidez, prisionero eta 36ko kolpearen zein frankismoaren ondorioz errepresaliak pairatu zituzten Zaraitzuko eta Erronkariko pertsonak ere omendu nahi dira.

Omenaldia eguerdiko 12'30 hasiko da Igari-Bidankoze gainean dagoen monolitoan, Juan Kruz Lakasta kazetariaren eskutik, eta bertan prisioneroak zein hauen familiarrak egonen dira. Bestalde, memoria historikoa mugimenduan aritzen diren zenbait elkarteek eta pertsonek parte hartuko dute, hala nola, La Barranca elkarteak (Errioxa), Amicale du Camp de Gurs elkarteak (Frantzia), Autobús de la Memoria eta Lau Haizetara Koordinadorea, edota Josefina Lambertok, Maravillas Lamberto izan zenaren ahizpa. Fermín Valenciaren eta Xabier Barriolaren musika ere laguntzaile izanen dugu, baita Atarrabiako Naspetxeak Zanpantzar Taldearen joaldunen hotsak ere.

Behin omenaldia bukaturik, bazkari autogestionatu egonen da Bidankozeko plazan, nahiz antolatzaileek gazta, haragia, ardoa eta kafea jarriko duten. Bazkarian Xabier Barriolaren musika egonen da.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal