lahaine.org

compartir

                        

Dirección corta: https://lahaine.org/fF3o

Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf
  tamaño texto
Enviar por e-mail  enviar        Versión para imprimir  imprimir

traductor

11/04/2017 :: Euskal Herria

[Laudio] III. Jardunaldi antikapitalistak

x Laudioko Gazte Asanblada
Lau urte pasa dira ordutik hona. Hala ere, jardunaldiak berreskuratzeko beharra ikusten dugu herrian ditugun betebeharrei begira diskurtso kritiko bat garatzen joateko.

III. Jardunaldi antikapitalistak

2013an antolatu genituen Laudioko Gaztetxean azkenengo Jardunaldi Antikapitalistak. Lau urte pasa dira ordutik hona. Hala ere, jardunaldiak berreskuratzeko beharra ikusten dugu herrian ditugun betebeharrei begira diskurtso kritiko bat garatzen joateko. Aurtengoak apirilaren 25etik maiatzaren 14ra bitartean burutuko ditugu.

Jardunaldi hauen jatorria ulertzeko garrantzitsua ikusten dugu asanbladan bertan izan ditugun asmo eta kezkak azaltzea, argi utzi nahi dugulako jardunaldiak ez direla praktika isolatu bat, asanbladaren bilakaera ideologiko baten ondorio baizik.

Asanbladaren barne hausnarketetan maiz ondorioztatu dugu gure plangintza aisialdira mugatzen zela, askotan inertziaz jokatuz. Hala ere, asanbladaren barne funtzionamendu eta kohesio bat finkatu ahal izan dugu, are gehiago azken urteetan pairatu dugun belaunaldi aldaketaren ostean. Asanbladako kideok, erreferente politiko baten faltak sortzen duen hutsuneagatik kezkaturik, geroz eta gehiago ikusi ditugu gure buruak problematikei erantzuten. Gazte Asanbladako azken barne hausnarketan, adibidez, gaztetxea espazio kritiko moduan garatzea adostu genuen gure lehentasunen artean, asanbladako arlo teoriko eta praktikoaren artean sinergiak bilatzeko. Horrela burutzen dugun ekintza orori ikuspegi ideologiko bat txertatzeko.

Beraz, testuinguru honetan ulertu behar ditugu jardunaldiak, ahaztu gabe Euskal Herri mailan bizi dugun testuingurua eta garatzen ari diren teoria eta praktika iraultzaileak, horiek ere izan baititugu oinarri horrelako jardunaldiak antolatzera animatzeko. Jardunaldiak herri perspektibatik landu arren, ez dugu gure publikoa mugatu nahi, langile klaseari zuzenduta baitaude. Herria eraldatzeko, hasieratik hasi behar gara. Uste dugu herriko koiuntura azaltzeko gai izan behar garela eta analisi hori garatzeko baliabideak eskaini nahi ditugu jardunaldietan.
Horretaz gain, herri mugimenduaren garrantzia azpimarratu eta zenbait esperientzia ezagutzeko aukera izango dugu. Bestetik, langile klasearen inguruko kontzientzia berreskuratu beharra dago, burgesiak bere etengabeko klase zapalkuntzaren ondorioz zatitu gaituelako, horretarako dituen apartuen bitartez (estatua, indar polizialak, hedabideak, errepresioa…). Bere interesak babesten dituen bake faltsu baten aldeko apologia egin duen bitartean, herri mugimendu eta langile klasearen aurkako zapalkuntza mantendu du, hainbat borroka molde deslegitimatuz.
Gauzak horrela, asanbladak aurrerapauso bat eman nahi du Laudion eta Aiaraldean langile-boterea eraikitzen joateko, eta horretarako tresna dira jardunaldi antikapitalista hauek (otsailean antolatu genituen jardunaldi antierrepresiboak bezala).

Hala ere, , jardunaldiak ez ditugu helburu gisa ulertzen, tresna moduan baizik, bestelako eredu sozial eta produktibo bat garatzeari begira kontrabotere guneak sortuz eta garatuz, perspektiba iraultzaile batetik. Jardunaldiak aurtengo plangintzaren parte bat baino ez dira izango. Aurrera begirako marko teoriko bat garatzeko aukera emango digute, baina alferrikakoak izango dira teoria horiek praktikara eramaten ez baditugu eta azken helburu horretara hurbiltzen ez bagara.
Bilakaera ideologikoak aterabide politikoak martxan jartzera behartzen gaitu. Jardunaldiak horretarako lehen pausua izango dira, baina asko dugu eraikitzeko.

Gauzak ahala, apirila maiatza artean Laudioko Gaztetxean elkar ikustea espero dugu internazionalismoa, feminismoa, klase borroka, ekologismoa eta bestelako borroka esparru batzuk lantzeko. Asko dugulako ikasteko, asko dugulako eraikitzeko.

compartir

                        

Dirección corta: https://lahaine.org/fF3o

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

©2017 by La Haine.

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal