Legorreta da un no rotundo al TAV

En valoración hecha por AHT Gelditu, abajo incluida en euskera y de la que ofrecemos un pequeña traducción al castellano, AHT afirma que ha quedado claro que el pueblo de Legorreta dice NO a este proyecto capitalista, antisocial y antiecologico.
Tambein denuncia la falta de informacion por parte de los gobiernos vascos y español y que busca evitar el debate social sobre este proyecto faraonico.
Ha sido el 35 por cien de los habitantes de Legorreta los que han participado del referendum y de ellos tan solo 37 han votado que si, mientras que 349, han votado negativamente. Con menos participacion ciudadana, se han llevado a cabo decisiones por parte de los poderes, esta afirmacion es por parte del traductor, no de AHT Elkarlana.
Tras congratularse de esta pequeña victoria, AHT Gelditu pide se paren las obras del TAV y escuchen la voz de los ciudadanos.
Este es el comunicado integro en euskera
AHTren inguruko Herri Galdeketaren balorazio.
AHTren lanak hasiak dira, sekulako kalteak sortuko dituelarik Euskal Herrian, gure etorkizuna zeharo baldintzatuko du, gure herria, Legorreta, horren adibide argia izango delarik.
Orain arte administrazio ezberdinetatik, Madriletik zein Eusko Jaularitzatik informazioa ukatu zaigu, eztabaida ukatu zaigu, hitza ukatu zaigu.
Egoera honen aurrean Legorretako AHT gelditu! Elkarlanak ariketa demokratiko bat egin nahi izan du, herriari eman dio hitza eta Legorretak erantzun du! EAJk Kontsultari eginiko boikot publikoari aurre eginez Legorretako 402 herritarrek zentsoaren % 35ak parte hartu dute Herri Galdeketa honetan. AHTren alde zaude galderari honela erantzun diote legorretarrek: baiezkoak 37( % 9 ), ezezkoak 349 (% 87), txurian 14 ( %3.5) eta baliogabeak 2 (% 0.5)
Argi ikusi da legorretarrek Ez esan diotela AHTri,ez esan diote azpiegitura antiekologiko, antisozial eta kapitalista honi, ez esan diote administrazio ezberdinen inposaketari.
Emaitza hauen aurrean eskaera bat luzatu nahi diegu lan honen sustatzaileei. Geldi dezatela lan hau, entzun diezaiotela herriari eta ireki dezatela eztabaida prozesu bat Euskal Herriak behar duen garraio sistema jasangarria denon artean eraikitzeko.
Legorretakoa garaipen txiki bat izan da zentzu honetan, tanta bat izan da AHTren aurka altxatuko den itsasoaren barruan.
Legorretan, 2009ko otsailaren 15ean.







