lahaine.org
Euskal Herria :: 11/02/2026

Maderas de Llodioko kaleratzeen epaiketa izan zen atzo

Aiaraldea
Maderas de Llodioko langileek 144 egun bete dituzte greba mugagabean, enpresak ezarritako Enplegua Erregulatzeko Espedientearen aurka.

EAEko Auzitegi Nagusira heldu da Maderas de Llodio enpresako kaleratze kolektiboen eta ekoizpen murrizketaren kasua. Epaileak erabaki beharko du enplegua erregulatzeko espedientea bidezkoa, bidegabea edo nulua den. Soilik nulua bilakatuz gero egongo lirateke aldaketak egungo egoeran, baina epaiaren berri hurrengo asteetan emango dute.

Atzo grebalari ugari bertaratu ziren Bilbora(Bizkaia) epaitegietan protesta egiteko. Hasieran euren ordezkari legalak babestu dituzte eraikinaren sarreran eta gero epaiketaren areto parera mugitu dira.

Maderas de Llodioko langileek 144 egun bete dituzte greba mugagabean, enpresak ezarritako Enplegua Erregulatzeko Espedientearen aurka. 39 langile kaleratzea planteatu zuen Garnica taldeak hasieran, eta 35 beharginera jaitsi zuen kopurua gero, kontsulta epearen ostean. Baja boluntarioetarako epe labur bat ireki zuen jarraian, eta horren ostean iritsi dira kaleratzeak.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal