lahaine.org
Euskal Herria :: 11/09/2026

Margoketa faxistak egin dituzte Nafarroan

La Haine - Euskal Herria
Bart gauean Mendillorriko Ezpondapea Elkartea, Lekunberriko Ontzazulo Elkartea eta Leitzako Torrea Herriko Taberna erasotu dituzte.

Margoketa faxistak azaldu dira gaur goizaldean Mendillorrin, Leitzan eta Lekunberrin. Mendillorriko Ezpondapea elkartean nazien ikurrak, Espainiako bandera bat eta "putos vascos" esaldia ikus daitezke. Egoera berdina errepikatu da Lekunberriko Ontzazulo elkartean, non hainbat ikur nazi eta "puta ETA" esaldia ikus daitezkeen.

Azken eraso faxista Leitzan izan da. Torreako sarrerak, terrazako altzariak, herriko hormak eta mural bat margoketa faxistez beteta agertu dira. Hauetan “hau españa da”, “islam ez”, “ETA muerta” eta ikur faxistak ikus daitezke. "Sarritan, iruditzen zaigu mundu mailako joerak, nazioarteko tentsioak, globalizazioak eragindako olatu ideologikoak… ez direla gure herri eta auzo txikietara beste lekuetara bezala iristen. Errealitatea guztiz kontrakoa da, eta are gehiago, gero eta erraztasun gehiagorekin iristeaz gain, tamalez erraztasun berarekin erreproduzitzen dira gurean ere. Horren erakusle da bart gauean Torreak jasandako erasoa”, salatu dute Leitzako Herriko Tabernako kudeatzaileek. Goizean zehar, margoketak ezabatu eta horma irudiak berregin dituzte. Bihar larunbata eguerdiko 13:00etan agerraldi bat egingo da Leitzako plazan, “Torreari eta ordezkatzen duen guzti horri babesa adierazi eta faxistei aurrean izango gaituztela adierazteko”.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal