lahaine.org
Euskal Herria :: 12/03/2017

Martxoaren 23an Leioako ikasleok grebara!

Leioako Ikasle Mugimendua

Martxoaren 23an Leioako ikasleok ere unibertsitateko klaseak hustu, eta Bilboko kaleak hartuko ditugu. Langile klaseko zein herri mugimenduko sektore ezberdinekin batera, LOMCE bezalako erreforma zapaltzaileak hain beharrezko dituen sistema kapitalistari aurre egiteko. Horregatik, dei egiten diogu Leioako ikasleei zein bidelagun ezinbesteko ditugun langile klaseko sektore ezberdinei, Martxoaren 23a borroka egun bilakatu dezagun!

Historikoki langileriak bere aldarrikapenak erdiesteko izan duen tresna nagusia izan da greba. Izan ere, aberastasunaren jatorria lana dela jakitun, bere jabetza bakarra den lan-indarra saltzeari uko egiten dio langileak greba egunetan, honela ekoizpenarekin amaitu eta ekoizpen baliabideen jabe den burgesiaren kapital metaketa oztopatuz.

Logika honetan ulertu behar dugu Martxoaren 23ko ikasle greba. Hau da, unibertsitateak sistema kapitalistaren biziraupen eta erreprodukziorako zutabe nagusienetako bat direla ulertuz, bertan ematen den ekoizpen teoriko eta ideologikoa etengo dugu egun batez, eta kalera aterako gara, sistema kapitalista kolpatzera, ulertzen dugulako gaur egungo unibertsitate zein hezkuntza ereduak sistema oso bati erantzuten diola. Eta sistema kapitalista gainditu ezean ez dugula langile klasearen beharrizanei erantzungo dien unibertsitate eredua eraikitzerik izango

Orokortasun honen baitan soilik ulertu ditzazkegu LOMCE, EU2020 edo Heziberri bezalako hezkuntza erreformak. Hau da, gaur egungo dominazio sisteman sakondu eta langileria miseria gorrira kondenatzea helburu duten erreforma gisan. Horregatik, gure interes eta behar izanak asetzeko helbururik ez dutelako, ukatu eta kolpatuko ditugu Martxoaren 23an.

Honekin batera ere, sistema kapitalistak eskeintzen digun unibertsitate ereduaren ukaziotik abiatuta, gure hautuan berretsi eta langileriaren mesedetara egongo den unibertsitatea eraikitzen jarraitzeko beharrean sakontzeko eguna izango da Martxoaren 23a. Bereziki orain, San Mameseko fakultatean burutzen ari ginen Herri Unibertsitatea desalojatua izan ondoren, argi ikusi delako burgesiaren eta langileon proiektuen eta interesen arteko talka eta bateraezintasuna.

Amaitzeko, eta laburbilduz, Martxoaren 23an Leioako ikasleria greba egitera, eta langile klaseko zein herri mugimenduko sektore ezberdinekin batera egunean zehar burutuko diren mobilizazioetan parte hartzera animatu nahi dugu. Hezkuntza problematika, ez delako ikasleon arazo soila, hezkuntza, langile klaseko ikasle garenon probrematika soila ez den bezala. Soilik langileriaren autoantolakuntzarekin lortuko dugulako hezkuntza eredu zapaltzaile hau, zein dominazio sistema kapitalista suntsitzea.

Sistemari aurre egin! Herri unibertsitatea eraiki!

Euskal Herri Langilea kalera!!

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal