lahaine.org
Euskal Herria :: 01/08/2011

Mendi martxa “antifrankista” burutuko dute Antsoaingo gazteek Ezkabako presondegiraino

topatu.info
Abuztuaren 8an hasi eta 12an amaituko den mendi martxa antolatu du Antsoaingo Gazte Indarrak.

Abuztuaren 8an hasi eta 12an amaituko den mendi martxa antolatu du Antsoaingo Gazte Indarrak. Martxarekin, askatasunagatik borrokatu zuten militante antifrankistak omendu nahi dituzte bertako gazteek.
Antsoaingo Gazte Indarra-ren oharra:

Antsoaingo Gazte Indarrak Antsoaingo herritik “mugaraino” joango den mendi martxa antolatu du abuztuaren 8tik 12ra bitarte. Modu honetan, Antsoaingo gazteek askatasunagatik borrokatu zuten militante antifrankistak omendu nahi dituzte, 1938ko maiatzaren 22an Ezkabako presondegitik ihes egin zutenak (horietako 3k bakarrik lortu zuten muga gainditzea).

Gainera, martxan zehar jardun ezberdinak burutuko dira; zinema, hitzaldiak, jolasak…

* Abuztuak 8, 1.etapa: Antsoain – Ilurdotz.
* Abuztuak 9, 2.etapa: Ilurdotz – Nagore.
* Abuztuak 10, 3.etapa: Arce – Olaldea.
* Abuztuak 11, 4.etapa: Olaldea – Larraun.
* Abuztuak 12, 5.etapa: Larraun – Muga.

Animatu eta parte hartu!

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal