lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fP6V

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

12/11/2019 :: AntiMúsica, Euskal Herria

Musika errebeldea Euskal Herria errebeldean? / ¿Música rebelde en la Euskal Herria rebelde?

x Aitor Elizalde

[Euskara]
Musika errebeldea Euskal Herria errebeldean?

 Bistan da garaiak aldatuz doazela, eta gu ere bai, haiekin batera, eta jakina, inor ez dago errealitate horretatik kanpo. Bilakaera, eraldaketa, nire ustez, behar-beharrezko prozesua da. Gure bizitzaren parte da, eta esanen nuke, halaber, gure izateari berez dagokiola. Obsesio erlatibistetan erori gabe, garai hauetan hain ohikoa dena bestalde, iruditzen zait oso ariketa sanoa dela berrikustea, maiz samar gainera, gure uste sakonenak.

 Bizitzako alderdi guztietan eboluzionatzeko –pertsonal, sozial eta politikoan– bai axalekoak deritzogun horietan, bai sakonagotzat ditugunetan –hots, mundua ikusteko eta bertan egoteko moduarekin zuzenean lotuak dauden horiek–, ausardia handia behar da. Miresten ditut obsesionatu gabe baina etengabe pentsatzeko eta birpentsatzeko gai diren haiek, ikuspegi pertsonal nahiz kolektibo batetik. Kritika eta autokritika antidoto ezin hobea dira inertziei aurre egiteko; zeinak, askotan, gure bizitzak zuzentzen dituztenek bultzatzen baitituzte, zer izan, pentsatu eta egin behar duguna edo zer ez esanez.

 Errazagoa da ezaguna zaigun horrek ematen digun segurtasunari heltzea, ezezaguna den egoera baten ziurgabetasunari aurre egitea baino. Confort guneek pisu handia dute, izugarria.

 Musika taldeak ere ez daude eboluzio prozesu horretatik kanpo. Euskal Herrian asko dira antzeko prozesuak jasan izan dituztenak, emaitza hobeagoarekin edo okerragoarekin. Horietako batzuek arrastoa utzi dute belaunaldi askoren imaginario kolektiboan eta ezarritako ordenaren aurrean jarrera transgresore eta inkonformista izan dute, bai behintzat beren letretetan. Haiek ere aldatu dira.

 Ukaezina da musika talde horiek izan duten eta duten eragin politiko eta soziala. Arazorik gabe alderatu ditzakegu, beren erreferentzialtasuna dela eta, lider erlijiosoekin. Haiek, ordea, Jainko bat goretsi behar izan gabe, lider espiritual bihurtzen dira. Are nabarmenagoa da hori pertsona eta talde “politizatuez” ari bagara; hots, harremana osatzen dute musika talde “politizatuak” eta publiko “politizatuak eta politizagarriak”, zeina gogotsu dagoen joera hegemonikoak esaten ez duena entzuteko, eta, horrenbestez, izugarri influentziagarria dena, salbu eta pertsonak espiritu kritiko handia ez badu.

 Botere harreman argi bat da beraz. Publikoak naturaltasun osoz onartzen badu beraien erreferenteek abesten dituzten kantetan kritikatzen duten hori egitea, subordinazio harreman bat onartzen ari da. Hortik jainkotzera pauso bat dago, ta jainkotzetik kontzertu batetan jotzeko “pantera rosak” baldintza bezela paratzera beste bat.

 Hausnarketa hau egiten dut berria ez den baina azken aldian zalaparta handia sortzen ari den fenomenoaren harira. Euskal Herrian erreferente izan diren musika taldeen “agur” bira amaiezinez ari naiz. Azkenak, Berri Txarrak eta La Polla Records taldeenak.

 Ez noa baloratzera zergatik egiten dituzten talde horiek gisa horretako kontzertuak. Baina harridura eragiten dit ikusteak nola transgresoretzat identifikatutako bi musika talde horiek beren kontzertuak iragartzen dituzten beren jarraitzaileegan premia bizia sortuz, azken kontzertuak direlako aitzakian, bai eta jarrera konpultsibo bat ere, sarrerarik gabe geratzeko beldurrez eta bukatuko den produktua kontsumitu beharraren beharraz. “Black Friday” delakoaren kutsua hartzen diot nik, jendea modako zentro komertzialen ateetan metaturik, bulkaka, azken iPhone modeloa lortzeko. Kontsumo eredu kapitalista erreproduzitzeak transgresoretik gutxi du, edo batere ez. Bistan da “fan-boy” fenomeno akritikoa ez dela Operación Triunforena bakarrik.

 Kontua ez da pertsona edo talde baten ibilbide guztia epaitzea gertakari baten bueltan, nahiz ta hagitz esanguratsua den. Ez dakit haiek aldatu diren edo ni aldatu naizen, baina iraganeko pertsonalitatea gurtzetik erabakiak hartzera iragan naiz eta gertakariak epaitzera esaten denaren eta egiten denaren arteko koherentziaren arabera. Animatuko nuke jende guztia hori bera egitera. Izan daiteke itxurazko punky bat izatearen eta ez izatearen arteko aldea.

 ___________

[Castellano]

  ¿Música rebelde en la Euskal Herria rebelde?

 Que los tiempos cambian, y nosotrxs cambiamos con ellos es una realidad de la que nadie está exento. Evolucionar, transformarse, en mi opinión, es un proceso necesario. Forma parte de nuestra vida, y me atrevería a decir que es intrínseco a nuestra propia existencia. Sin caer en obsesiones relativistas, muy propias de este tiempo, considero un sano ejercicio la revisión con cierta asiduidad, incluso, de nuestras más profundas convicciones.

 Evolucionar en las distintas facetas de la vida , - personal, social, política-, tanto en aquellas que consideramos superficiales como aquellas que consideramos más profundas , - aquellas que identificamos directamente con la forma de ver y estar en el mundo-, es un proceso que exige un alto grado de valentía. Admiro aquellas personas que, sin obsesionarse, tanto desde un punto de vista personal como colectivo piensan y se repiensan. La crítica y la autocrítica son un buen antídoto para hacer frente a las inercias; muchas veces fomentadas por aquellxs que dirigen nuestras vidas a golpe de dictarnos lo que debemos o no debemos ser, pensar y hacer.

 Es más fácil aferrarse a las certezas de lo conocido que a las incertidumbres de lo desconocido. Las zonas de confort pesan, y mucho.

 De este proceso evolutivo, no escapan los grupos musicales. En Euskal Herria existen muchos que han sufrido, con peor o mejor resultado, procesos de estas características. Algunos de ellos, grupos musicales que han marcado toda una época en el imaginario colectivo de varias generaciones de jóvenes, con un marcado carácter transgresor-contestatario al orden establecido, por lo menos, en sus letras. Ellos también han cambiado.

 Es innegable la influencia político-social que estos grupos musicales han tenido y tienen. Perfectamente podrían ser comparables, por su referencialidad, a líderes religiosos que, sin invocar a ningún Dios, se convierten en líderes espirituales. Máxime, si hablamos de personas y grupos “politizados”; es decir, la relación se da entre un grupo musical “politizado” y un público “politizado y politizable”, ávido de oír aquello que lo hegemónico no dice, y por ello tremendamente vulnerable por influenciable, a no ser que se tenga un alto grado de espíritu crítico.

 Estamos hablando de una clara relación de poder. Un público que asume con naturalidad que sus referentes hagan aquello que en sus canciones dicen criticar, asume una relación de subordinación. De ahí al endiosamiento, y del endiosamiento a exijir panteras rosas como condición para actuar en un concierto hay un paso.

 Viene esta reflexión al hilo de un fenómeno que, sin ser novedoso, está adquiriendo una importante dimensión. Me estoy refiriendo a las maratonianas giras de “despedida” de grupos musicales que han sido referentes en Euskal Herria. Las últimas, las de Berri Txarrak y La Polla Records.

 Sin entrar a valorar los motivos que llevan a estos grupos a realizar este tipo de conciertos, observo con extrañeza, cómo dos grupos de música identificados con un carácter transgresor, promocionan sus conciertos fomentando entre sus seguidorxs la necesidad, imperiosa por ser los últimos conciertos y compulsiva por el riesgo a quedarse sin entradas, de consumir el producto al más puro estilo “Black Friday” ó como el primer día de rebajas, donde la gente se da codazos a la entrada del centro comercial de moda para conseguir el último modelo de iPhone. Reproducir el modelo de consumo capitalista, de transgresor poco ó nada tiene. Es obvio que, el fenómeno “fan-boy” acrítico no es exclusivo de Operación Triunfo.

 No es cuestión de juzgar la trayectoria entera de una persona ó un grupo por un único hecho por muy significativo que sea. No se si han cambiado ellos o he cambiado yo, pero del culto a la personalidad del pasado, he pasado a tomar decisiones y a juzgar los hechos en base a la coherencia entre lo que se dice y lo que se hace. Animaría a todo el mundo a hacerlo. Puede ser la diferencia entre ser un punky de postal ó no serlo.

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fP6V

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal