lahaine.org
Euskal Herria :: 04/06/2012

[Nafarroa]Elortzibarko XII. Euskararen Eguna

Noaingo Gau Eskola
Urtero bezala, Ekainaren 9an Elortzibarko XII. Euskararen Eguna ospatuko dugu Dorre-Elortzibarren.

Urtero bezala, Elortzibarko euskaltzaleoi euskararen alde agertzeko hitzordua ailegatu zaigu. Ekainaren 9an Elortzibarko XII. Euskararen Eguna ospatuko dugu Dorre-Elortzibarren.

Urte berezia da aurtengoa, 2012. Duela 500 urte Nafarroa konkistatua izan zen. Orduz geroztik, herri askea izateari utzi genion, baina bost mende pasatu ondoren, bizirik gaude. Geure lurrak galdu arren, geure izaera eta kultura ez ditugu hiltzen utzi. Izan ere, inolako estatus eta aitorpen ofizialik jaso ez duen geure hizkuntza bizirik ailegatu da gure egunetara. Hau euskara maite duen herriaren babesari esker posible izan da.

Bizirik gaude eta bizi nahi dugu. Hori da plazaratu nahi dugun mezua: Elortzibarren euskaraz bizi nahi dugula. Eta aldarrikapen hau kalean eta jai giroan egiteko aukera paregabea izanen dugu ekainaren 9an, Dorre-Elortzibarren. Goizean hasi eta gauera arte luzatuko den egitarau anitza eta adin guztietako jendeak goza dezan prestatu dugu. Bertan parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu. 500 urte eta gero…euskara bizirik!

* Bazkarirako txartelak Noaingo Kultur Zentroan, Euskaltegian, Txarrantxulon edo noaingogaueskola@hotmail.com helbidera idatziz eskura daitezke.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal