Nekane askatu!
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendutik Nekane Txapartegi euskal herritarraren atxiloketa, Suitzan, salatu eta bere askatasuna galdegin nahi dugu.
Oraingoan, historikoki “neutralaren” bandera altxatu duen estatu batek burutu du Euskal Herriaren aurkako eraso berri hau, beste behin erakutsiz Nazioarteko Komunitatea deritzan horretatik gure herriaren asimilazioa bilatzen duen estrategia errepresiboarekiko lerrokatzea dela espero dezakegun gauza bakarra. Suitzak berriro ere erakutsi du bere paradisua herri xumeari lapurtzen dioten enpresari, espekulatzaile eta gainontzeko iruzurgileentzat baino ez dela eta gainontzekoentzat xenofobia, pobrezia eta esplotazioa baino ez duela gordetzen. Euskal Herriaren independentziaren aldeko borroka nahi eta nahiez sozialismoaren aldekoa izan beharko du, inperialismoaren lagunak alde batera utzita.
Bukatzeko, salatu egin nahi dugu, hainbat eta hainbat kasu gehiagotan bezala, Nekaneren aurkako euroaginduak Guardia Zibilak ezarri zizkion torturetan duela oinarria eta bere jarrerekin, Suitza espainiar estatuak torturaren alde mantendutako jarrera babesten ari dela.
AMNISTIAREN BIDEAN,
INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA
Euskal Herrian, 2016ko apirilaren 6a.
Amnistiaren Aldeko eta errepresioaren Aurkako Mugimendua.







