lahaine.org
Euskal Herria :: 21/10/2015

Neska gazte batek salatu du bortxatu egin dutela Elizondon

Topatu.info

 

Igandean ospatu zuten Nafarroa Oinez-en festan bortxatu egin zutela salatu du 16 urteko neska batek. Elizondon bertan artatu zuten, eta sexu erasoen aurkako protokoloa martxan jarri ostean, ustezko erasotzailea atxilotu zuen Poliziak, hori ere adingabea.

Nafarroako Ikastolen Elkarteak gogor salatu du erasoa, eta gaineratu du bultzatzen duen jendarte ereduaren kontrakoa dela.

Asteazkenerako deitu dute mobilizatzera, 19:00etan.

BESTE ERASO BAT GASTEIZEN

Ertzaintzak 35 urteko gizon bat atxilotu du Gasteizko Zaramaga auzoan bikotekidea jotzea leporatuta. Emakumeak salatu du hiru orduz aritu zitzaion joka, harik eta 112ra deitu eta laguntza eskatzea lortu zuen arte. Aitortu du ez dela izan tratu txarrak ematen zizkion lehen aldia.

KARTZELA ZIGORRA ARREBA BORTXATZEAGATIK

Nafarroako Auzitegiak hamalau urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio gizonezko bati bere 6 urteko arreba bortxatzeagatik. Garai hartan 19 urte zituen erasotzaileak,  eta ebazpenak jaso du 26 urte zituenean berriz ere ahalegindu zela arreba bortxatzen. Emakumearen aita ere hamasei urteko espetxe zigorra betetzen ari da, alaba bortxatzeagatik.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal