lahaine.org
Euskal Herria :: 16/02/2024

Pablo González kazetariari espetxealdia luzatu diote zortzigarren aldiz

Axier Lopez
Hilaren 28an bi urte beteko ditu Poloniako kartzelan Euskal Herriko kazetariak. Poloniako justiziak ostegun honetan erabaki du beste hiru hilabetez luzatzea behin behineko espetxealdia.

Beste hiru hilabetez gutxienez espetxean jarraitu beharko du Pablo González kazetariak. Hala erabaki du ostegun honetan bere kasuaren ardura duen Poloniako epaitegi batek fiskaltzak eskatu duenari men eginda, Público hedabideak jakitera eman duenez. Zortzigarren aldia da Gonzálezi behin behineko espetxealdia luzatu diotena.

Poloniako zerbitzu sekretuek atxilotu zuten González 2022ko otsailean, Przemyu hirian, Ukrainako mugatik oso gertu, gerra eragiten ari zen migratzaileen krisiaren berri ematen ari zela. Poloniako justiziak Errusiaren espioia izatea leporatu zion, "Errusiako Estatu Nagusiko Inteligentzia Zuzendaritza Nagusiko" agentea. Ordutik, espetxean da bere burua defenditzeko aukerarik gabe. Hamar urteko espetxe zigorra du jokoan.

Bi urteotan asko izan dira bera askatzeko egindako eskaerak Euskal Herrian eta nazioartean, bere aurkako delitu eta frogarik ez dagoela argudiatuta, baita prozesuan Poloniak eskubide ugari urratu izana ere. Esaterako, ukatu egin zioten familiarekin edo konfiantzazko abokatu batekin harremantzeko aukera. Inkomunikatuta mantendu zuten denbora luzez.

Hala, Pablo González euskal herritarra da Europar Batasuneko kazetari bakarra Europar Batasunean bertan espetxeratuta dagoena.

Pablo González kazetariari espetxealdia luzatu diote zortzigarren aldiz (argia.eus)

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal