lahaine.org
Euskal Herria :: 10/10/2011

Palestina Hitzaldia Oreretan

La Haine - Euskal Herria

Aupa denoi!

Datorren ostiralean, urriaren 14ean, arratsaldeko 19:00etan Oreretako Mikelazulo Kultur Elkartean (Beheko kalea, 4) hitzaldi bat antolatu dugu Bilal palestinarra Euskal Herrian dugula eta.

Bilal A.A. Jadou 1984an Belengo Aida errefuxiatu eremuan jaiotako gazte palestinar bat da. 1948ko Nakba edo hondamendiaren ostean Palestina osoko herrietatik iritsitako jendez osatutako errefuxiatu eremu bateko seme dugu. Bilalen kasua, dena dela, berezia da, izan ere, 1967ko mugetan Israelek ezarri zuen harresiak bete-betean jo baitzuen bere sendiaren egunerokotasuna: nekazaritza eta abelzaintzarako erabiltzen zituzten lurren eta Aidaren artean ezarri zuten harresia. Geroztik, familiaren etxea alde batean (Aida errefuxiatu eremuan) eta bere etxea harresiaren beste aldean geratu da, Jerusalemgo aldean. Orduz geroztik, etxetik sendiarenera heltzeko egin behar zituen 500 metroak, egunero kilometroz eta checkpointez betetako bide arriskutsuan bihurtu dira.

Palestinar eta arabiar kulturan hain garrantzitsua den Dabke dantza tradizional irakasle moduan dihardu egun Bilalek Aidako Amal Al Mustakbal eskola koxkorrean. Era berean, errefuxiatu eremuko haurrak eskolatzen lan egiten du eta bertako bizilagunen topaleku ere baden kultur gune honetako bultzatzaile eta dinamizatzaileetako bat ere bada.

Europara egiten duen bigarren txango honetan, gai desberdinak jorratuko ditu Bilalek gurekin, esaterako:

- bere egunerokotasuna

- Palestinan harresiak eragiten duen kaltea

- palestinar dantza eta musika tradizionala

- gaur egungo egoera politiko-sozialaren irakurketa

Orohar Palestinako gaur-gaurko ahots bat entzuteko aukera paregabea izango dugu; baita berarekin gure kezka edota nahiak elkartrukatzeko aldartea ere.

Besterik gabe, ea bertan ikusten dugun elkar!!

Yallah!!

HAMAIKA HERRI,
BORROKA BAKARRA

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal